C Gradu berria aurkezteko Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu bihar Ferixalekuan

Bihar, maiatzak 27, arratsaldeko 17:30etan, C Gradu berria aurkezteko Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu Arrasateko Ferixaleku gunean. Autonomian eta mendekotasunean aditu bihurtzeko aukera berri honen xehetasun guztiak ezagutzera gonbidatzen interesa duen edonor.

Gaur egun, sektore soziosanitarioak profil oso zehatzak bilatzen ditu: gorputza zaintzeaz gain, erabiltzaileen adimena eta autonomia ere entrenatzen dituzten profesionalak. Horregatik, Arizmendi Ikastolan Mendeko kasuan dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta esku-hartze sozioedukativorako C Gradu berria jarri dugu martxan. Ikastaro honek zure prestakuntza osatzeko eta lan-aukerak nabarmen zabaltzeko aukera emango dizu.

Zer eskaintzen du titulu honek?

  • Formakuntza osoa: Klase teoriko-praktikoak ikastetxean eta praktikak sektoreko enpresetan. Besteak beste, gizarte-esku hartzearen testuingurua, komunikazio-sistema alternatiboak eta autonomia pertsonalaren sustapena landuko dira.
  • Etorkizuneko irteerak: Amaitutakoan, Gizarte Integrazioari buruzko goi-mailako graduan moduluak baliozkotu daitezke, teleasistentzian edota esku-hartze sozioedukatiboan lan egin, eta oposizio zein lan-poltsetarako puntuazioak lortu.

Matrikulatzeko baldintzak:

Erdi-mailako gradua edo familia bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria izatea, eta gizarte-trebetasunak izatea.