Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko azken egunak: Aurkitu zure bidea Arizmendi Ikastolan!

Gogoratu maiatzaren 22an, ostirala, amaituko dela Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko aurrematrikula epea. Arizmendi Ikastolan ikasle bakoitzak bere bidea aurkitzea dugu helburu, eta horretarako, lan-merkatuaren beharretara egokitutako maila desberdinetako eskaintza zabala eta berritasun indartsuak ditugu aukeran, Arrasateko Ferixaleku zein Zaldibar guneetan:

  • Hasierako Lanbide Heziketa: Sukaldaritza, Etxebizitzen mantentze lanak eta Informatika.
  • Erdi Mailako Zikloak: Erizaintzako zaintza osagarriak, Mikroinformatika sistemak eta sareak, eta Osasun larrialdiak.
  • Goi Mailako Zikloa: Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza (GIKAI).
Berritasun garrantzitsuak aurten!

Ikasturte honetan, gainera, gure eskaintza gehiago indartu dugu lan-merkatuaren eskaera berriei eta gizartearen beharrei zuzeneko erantzuna emateko bi formatu berrirekin:

  1. Ziurtagiri profesionala (C Gradua): Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta hezkuntzako esku-hartzea.
  2. Oinarrizko profesionala: Informatika eta komunikazioetako oinarrizko profesionala (Hasierako LHaren barnean).
Idazkaritzako ordutegia

Aurrematrikula epean zehar (maiatzaren 22ra arte), idazkaritzaren ordutegia ondorengoa izango da Ikastolan:

  • Astelehenetik ostegunera: 09:00 – 13:00 eta 14:30 – 17:30.
  • Ostiraletan: 09:00 – 13:00 eta 14:30 – 17:00.