Osasun Larrialdietako ikasleak Gurutze Gorriaren materiala eta anbulantziak gertutik ezagutzen

Pasa den astean, Osasun Larrialdietako 1. mailako ikasleokin San Prudentzioko Gurutze Gorriaren egoitza bisitatzeko aukera bikaina izan genuen.

Bertan, erakundearen funtzionamenduari buruzko hitzaldi interesgarri bat jaso ondoren, lanean erabiltzen dituzten anbulantziak, tresnak eta materialak gertutik ezagutu genituen. Gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko tarte bat ere izan genuen, gure formakuntzarako oso aberasgarria izan dena.

Mila esker bertako boluntarioei harrera bikainagatik eta aukera hau emateagatik!