BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan 

Pasa den astean, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. 6.mailako ikasleok Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Euskaraldiaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta zein rol dauden…

Read More

Santa Ageda bezpera ospatu dugu gaur

Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen. Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako…

Read More

DBH2ko ikasleok uraren ibilbidea egin dugu “On Fire” PROI-ari amaiera emateko

Gazteluondoko DBH2ko ikasleok uraren ibilbidea egin dugu, “On Fire” PROIaren baitan landutakoa hobeto ulertzeko. PROI honen gai nagusia energia da, eta ibilbide honetan urarekin energia elektrikoa nola sortzen den ikusteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, uraren zikloa eta bere erabilera desberdinak aztertu ditugu, bai ikasgelan landutako edukiak errepasatuz, bai naturan bertan behatuz. Bidean, energia…

Read More

[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea

Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal…

Read More

3,2,1…akzioa! PROIaren amaiera Gazteluondon

LH 3.mailako ikasleek “3,2,1…akzioa!” PROIa landu dute, eta talde kooperatiboetan film mutuak sortu ditugu. Egindako film mutuak Olarteko 4 eta 5 urteko ikasleekin partekatu ditugu. Hauetaz gain, guneko 1.mailako ikasleak ere gonbidatuak izan ziren. Gazteluondo zinema bat izango balitz bezala apaindu, palomitak banatu eta filmak ikusi genituen. Atsalde polita pasa genuen denok elkarrekin!

Read More

Denok bat PROIaren amaiera Gazteluondon

Gazteluondoko LH 4.mailako ikasleak “Denok bat” PROIa  lantzen aritu gara hilabete hauetan. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan 2.mailako ikasleentzat kultura ezberdinen inguruko aurzkezpen bat sortzea izan dira. Aurkezpen honetan, kulturen inguruko ezaugarriak ezagutzeaz gain, tokian tokiko jakiak dastatzeko aukera izan zuten 2.mailako ikasleek. Lan bikaina egin duguna!

Read More

Amaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!

Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia.  Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…

Read More

Familientzako bilera pedagogikoak BATU egitasmoan

Azaroaren 26an Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan BATU egitasmoko familientzako bilera pedagogikoak egin ziren. Ekimen honek familien eta irakasleen arteko elkarlanerako espazio berriak sortzeko helburua izan zuen. Bilera hauek bi helburu nagusi izan zituzten; alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua hurbiletik ezagutzea, eta, bestetik, seme-alabei ikas prozesuan laguntzeko baliabide eta tresna erabilgarriak eskaintzea.…

Read More

BAZARALDIA martxan da!

Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…

Read More

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria egin dugu Gazteluondo gunean

Indarkeria matxistaren aurkako eguna gogoratzeko eta aldarrikatzeko jarduera berezia egin dugu Gazteluondoko BATU egitasmoan. Ekintza nagusia mural bat sortzea izan da, 2003tik gaur arte Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako biktimak gogoratzeko. Zoritxarrez, 124 emakume eta 12 haur izan dira biktima, eta hauen oroimena eta presentzia irudikatzeko kartulinazko tximeletak erabili ditugu. Tximeleta bakoitza biktima bakoitzaren sinbolo…

Read More