Gazteluondoko DBH 1. mailako ikasleak Mondragon Unibertsitatean, “EHko Herria” PROIaren baitan.
Gazteluondoko DBH 1. mailako ikasleek Mondragon Unibertsitatera bisita egin dute “EHko Herria” PROIaren barruan. Proiektu honetan, iraunkortasunaren alor ezberdinak aztertu dituzte, hala nola zaborraren kudeaketa, mugikortasuna eta segurtasuna.
Talde bakoitzak Arrasaten identifikatutako beharrizan bati erantzuteko proposamen bat garatu du, eta bisita honetan, Mondragon Unibertsitateko adituen aholkularitza jaso dute, beraien ideia egingarria eta jasangarria ote den egiaztatzeko.
Hurrengo pausoa proposamena diseinatu eta maketa batean eraikitzea izango da, ikasitakoa praktikan jarriz eta iraunkortasunari buruzko hausnarketa sakonagoa eginez.
Proiektu honen bidez, ikasleek benetako erronkei aurre egiten diete, ingurunea hobetzeko konpromisoa hartuz!

