Gazteluondo
Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izan zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, “Marea urdina” osatu genuen pasa den asteazkenean. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia atera genuen. Jarraian argazkiak: Gazteluondo Arimazubi Santa…
Read MoreGazteluondoko 3. mailakoek Olartera egin dute bisita “ardURA” PROIari amaiera emateko
Gazteluondoko 3.mailako ikasleak Olartera gerturatu ziren pasaden asteartean urak duen garrantziaren eta uraren erabilera arduratsuaren inguruan landu zuten PROIari amaiera emateko. “ArdURA” PROIaren nondik norakoak azaldu zieten Olarteko 3, 4 eta 5 urteko haurrei eta beraiek asmatutako bi aldarrikapen abesti abestu zituzten.
Read MoreGazteluondo eta Almeneko DBH2ko ikasleek Olinpiadak ospatu zituzten Iturripen
Urtero legez, Arizmendi Ikastolako DBH 2. mailako ikasle guztiak elkartu dira Iturripeko kirol instalazioetan Olinpiadak ospatzeko. Aurten, gainera, Monitoretza Eskolan ari diren batxilergoko 1. mailako ikasleak ere bertan izan dira, beraien praktikaldia eginez eta ekitaldia aurrera ateratzeko aletxoa jarriz. Hasierako ekitaldiaren ondoren, atletismoko hainbat proba, floorball-a eta eskubaloia lehiatu dituzte. Jardunaldia amaitzeko, kross txiki bat…
Read MoreHerria Kantari jaialdia egin genuen zapatuan
Udaberriaren hasierarekin batera, zapatuan Herria Kantari jaialdia egin genuen Arrasaten; Uribarriko, Santa Teresako, Gazteluondoko eta Arimazubiko ikasleak erdigunetik kantuen ibili ziren. Euria ez zen oztopo izan ekimenarekin aurrera egiteko, eta pentsatutako ibilbidea moldatu genuen Arrasateko erdiguneko aterpeak baliatuz. Euskal emakume artisten hainbat abesti kantatu zituzten gure ikasleek: Hitz debekatuak, Ilargi berriak, Elektrizitatea eta Dena aldatzen…
Read MoreGazteluondoko DBH 1. mailako ikasleak Mondragon Unibertsitatean, “EHko Herria” PROIaren baitan.
Gazteluondoko DBH 1. mailako ikasleek Mondragon Unibertsitatera bisita egin dute “EHko Herria” PROIaren barruan. Proiektu honetan, iraunkortasunaren alor ezberdinak aztertu dituzte, hala nola zaborraren kudeaketa, mugikortasuna eta segurtasuna. Talde bakoitzak Arrasaten identifikatutako beharrizan bati erantzuteko proposamen bat garatu du, eta bisita honetan, Mondragon Unibertsitateko adituen aholkularitza jaso dute, beraien ideia egingarria eta jasangarria ote den…
Read MoreOinez Basoa ekimena: Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna
Aurten ere Tafallako Ikastolatik gonbidapena jaso dugu maiatzaren 18an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua. Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute…
Read MoreHerria Kantari jaialdia ospatuko dugu martxoaren 22an
Udaberriaren hasierarekin batera, martxoaren 22an, larunbata, Arizmendi Ikastolak “Herria Kantari” jaialdia egingo du, goizeko 12:00ak eta 13:00ak bitartean. Ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibiliko dira, eta lau taldek hartuko dute parte: Uribarrikoak, Santa Teresakoak, Gazteluondokoak eta Arimazubikoak, hain zuzen ere. Goiezko 12:00etan 4 taldeak Arrasateko Herriko Plazan elkartuko dira, eta ekitaldiari hasiera emango diote aurkezpena eta…
Read MoreM8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Martxoaren 8a egun esanguratsua da gure Ikastolan, eta urtez urte berdintasunaren aldeko aldarrikapena indartzen jarraitzen dugu. Gure komunitatean emakumeen ahalduntzea eta eskubide berdintasuna sustatzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, egun hau ez da soilik martxoaren 8an ospatzen, baizik eta ikasturte osoan lantzen dugun balio bat da. Aurten ere hainbat ekintza burutu dira, hala nola…
Read MoreEderto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!
Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak…
Read More“Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu Gazteluondon
Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleok “Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu. Proiektu honetan Erdi Aroaren ezaugarriak landu ditugu eta ondoren Arrasateko Erdi Aroko aztarnak identifikatu ditugu. Proiektuari amaiera emateko, familientzako Arrasatetik bisita gidatuak prestatu ditugu herrian aurki ditzakegun Erdi Aroko aztarnak ezagutzera emateko asmoz. Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi!
Read More