Ikasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak

Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, familiarizazioa eta mendi irteerak ditugu protagonista. Testuinguru honetan, bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, elkar ezagutzeko eta talde kohesioa bultzatzeko asmoz. Txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara, eta eta gazteak ere ari dira beraien ikasturte…

Read More

Ikastola bizitzaz bete da berriz!

Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude.  Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…

Read More

Ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu Arimazubi eta Gazteluondoko kideok 

Ekainaren 18an, Arimazubi eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleok ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen Seber Altube plazan. Bertan, familia zein herritarrentzat Errementari dantza eta danborrada eskaini genituen GURA eta BATUko ikasleen eskutik.  Ikusle ugari gerturatu ziren jaialdiaz gozatzera eta giro paregabea jarri genuen herriko kaleetan zehar.  Modu honetan, amaitzear dagoen 2024-2025 ikasturteari amaiera eman…

Read More

Piktoidazketaren jaia ospatu dugu

Sakon Pikto IEM-ean, ipuin baten lanketa egin dugu ikasturte erdialdera bitartean. Ipuin honen bitartez, hizkuntzaren alderdi ezberdinak landu ditugu. Maila bakoitzean, adinera egokitutako istorioa landu dugu eta honen lanketa egin ere. Ipuin hauetako bakoitza, historiako garai eta leku jakin batean kokatzen da.  Guzti hau eginda, bakoitzak bere ipuina sortu du, aurrez landutako garai eta hiri…

Read More

Pentsamendu konputazionala landu dute Gazteluondoko ikasleek

Ikastolen Elkarteak eskola adimentsuaren aldeko apostua egin du. Ikastolak pentsaera konputazionala lantzeko proiektu ezberdinak txertatzea du helburu, adin txikienetatik derrigorrezko hezkuntza amaitzeraino. Eskola Adimentsua programak, egun, gizartearen eraldaketa bideratzen ari den teknologiaren garapena sustatu nahi du. Gai hauek bidetatzen ez dituen herrialdeak garapenerako ateak itxita ditu edota itxita izango ditu. Eta egoera honetan lehiakideak planeta…

Read More

Karsting and The Rolling Stones PROIari amaiera emateko erakusketa interaktiboa!

Pasa den astean, DBH 2ko ikasleek “Karsting and The Rolling Stones” PROIari amaiera emateko, erakusketa interaktibo bat antolatu zuten. Bertan, Batxilergoko 1. mailako ikasleak izan ziren lanak baloratzen. Almenekoen kasuan, DBH4ko zenbait ikasle gonbidatu zituzten goizean eta beraien guraso, familiarteko edo Almeneko zenbait irakasle arratsaldean.  Erakusketa honen helburu nagusia gure paisaia karstikoa balorean jartzea izan…

Read More

Gazteluondoko komunitatea euskararen alde auzolanean

Larunbat goizean, Euskararen aldeko foroko kideok Gazteluondoko komunitatea indartzeko auzolana burutu genuen.  Goizean goizetik hasi ginen  Ikastolako hormak margotzeko lanean. Horma zaharrei bizia emateko, kolorez betetako hormairudi polit eta adierazgarri bat egin genuen, guztion artean sortutakoa. Margolanaren leloa hurrengoa da: “Dragoiaren ahoan sugarra, gurean euskara barra-barra”. Ez zen lana bakarrik izan, ordea. hamaiketako goxo batez…

Read More

Gazteluondo eta Santa Teresako 2. mailakoak Hondarribian izan ginen

Pasa den asteartean, Gazteluondo eta Santa Teresako 2. mailako ikasleok Hondarribira joan ginen. Goizean autobusa hartu genuen, eta hamaiketakoa Orion egin ondoren, Pasaiara abiatu ginen. Bertan, Albaola itsas faktoria bisitatu genuen, eta San Juan itsasontziaren historia zein eraikuntza prozesua ezagutu ahal izan genuen. Ondoren, bertan bazkaldu eta arratsaldean Hondarribiko aterpetxera joan ginen. Gauean gaubela ederra…

Read More

Euskal Giroan Jolasean eguna ospatu dugu Bergaran

Pasa den ostiralean Euskal Giroan jolasean eguna ospatu genuen Bergaran. Aranzadi ikastolako, Txantxiku ikastolako eta Arizmendi ikastolako Almen eta Gazteluondoko DBH 1. mailako ikasleek parte hartu zuten jaialdian. Giro bikainean aritu ziren ikasleak goiz guztian zehar lau gune desberdinetan jolasean: esku pilota, pala, zesta punta, joko jolas tradizionalak, herri kirolak eta kultur jolasak, besteak beste. …

Read More

Karsting PROIaren baitan kobazuloetara irteerak egin dituzte DBH2ko ikasleek

Gazteluondoko eta Almeneko DBH2ko ikasleek Karsting PROIaren baitan irteerak egin zituzten pasaden astean. Gazteluondokoak Oñatira, eta Almenekoak Aizkorri eta Gesaltza auzora. Proiektu honen helburua gure ingurune karstikoa ezagutzera ematea eta balorean jartzea da. Irteeran, paisaia karstikoa nola sortzen den eta zein ezaugarri dituen ikasi dugu. Horrez gain, ingurune karstikoak aisialdirako eskaintzen dituen aukerak ere ezagutzeko…

Read More