Arrasateko Agenda 2030eko ikasle ordezkariak alkatearekin elkartu ziren
Irailaren azken egunean, Agenda 2030eko ikasle ordezkariak Arrasateko alkatearekin bildu ziren. Topaketa honetan, iazko ikasturte bukaerako plenoan aurkeztutako proposamenak berrartu zituzten, eta alkateak aurten Udalean ekintza horiek noiz eta nola garatuko diren azaldu zien.
Gainera, Arrasateko Ingurugiro Eskolako Naiara eta Maribik ikasturte honetarako ekintza-plana ere aurkeztu zuten. Bertan, maila bakoitzean gauzatuko diren jarduerak zehaztu dituzte, ingurumenarekiko kontzientzia eta ekintza zehatzak bultzatzeko helburuarekin.
Denon artean Arrasate jasangarriago bat eraikiko dugulako!