Gazteluondoko DBH1. mailako ikasleek KLIMA Azoka bisitatu zuten
Asteazken goizean Gazteluondoko DBH1. mailako ikasleek KLIMA Azoka bisitatzeko aukera izan zuten. KLIMA Azoka esperientzia interaktiboa da, herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko premiaz mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko diseinatua.
KLIMA azoka zazpi karpa tematikoz osatua dago , eta bakoitzak ekintza klimatikoaren hainbat alderdi jorratzen ditu. Jolasen eta dinamiken bidez, parte-hartzaileek funtsezko kontzeptu klimatikoak barneratzen dituzte eta borroka klimatikoan laguntzeko modu zehatzak aurkitzen dituzte. Helburua pertsona bakoitzak konpromiso pertsonal bat hartzea izan da, bere eguneroko bizitzan aldaketak egin ahal izateko eta bere komunitatea eraldatzeko eragile bihurtzeko.
