DBH 1.mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan

Azaroaren 19an, asteazkenean, DBH 1. mailako ikasleek Donostiako Eureka! Zientzia Museoa bisitatu zuten. Jardunaldiaren lehen zatian, museoko hainbat espaziotan bisita gidatua egin zuten, eta ondoren planetarioa ikustera sartu ziren. Irteerak aukera paregabea  eskaini zien ikasleei une honetan lantzen ari diren proiektuko edukiak berrikusteko, baita ikasitakoa beste testuinguru batean aplikatuta ikusteko ere.

Read More

Badator BAZARALDIA!

Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez egingo den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian derto pasatzeko ekimena! Azaroaren 24 eta abenduaren 2a bitartean izango da txapelketa. Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ia nork ateratzen…

Read More

Familientzako bilera pedagogikoak egin ditugu

Azken asteotan bilera pedagogikoak egin ditugu gure Ikastolako GURA eta BATU egistasmoetan, eta aste honetan ERDU egistamoaren txanda izango da. Bilera hauen helburua  familiek gure jardunaren egunerokotasuna hobeto ulertzea da, beraien semea-alaben ikasketa prozesuan nola lagundu hobeto ulertzeko. Saio hauetan, Arizmendiko Hezkuntza eredua ezagutu edo birgogoratzeaz gain, ikasleekin aurrera eramaten ditugun metodologiak ezagutzeko aukera izan…

Read More

Save the Children elkarteari gure ekarpena egiteko lasterketa solidarioa antolatu dugu

Arrasaten,  Arrasate Herri Eskola eta Arizmendi Ikastolak elkarlanean antolatuta,  lasterketa solidarioa egin dugu Save the Children elkarteari laguntzeko. ilusio handiz parte hartu dugu ekimen honetan, haur guztien eskubideak bermatzeko dirua bildu eta kontzientzia garatzeko helburuarekin.  Eguraldia lagun izan ez dugun arren, denok elkarrekin korrika egin dugu helburu solidario honen alde lan eginez. Arrasateko lau gune…

Read More

Gaba baltza ospatu dugu Ikastolan!

“Beltza da gaua, denok kandelak piztu, gaztainak erre ta kalabazak hustu, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu!” Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen gaua ospatu genuen gure Ikastolako gune ezberdinetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria…

Read More

DBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute LH4koentzat

Azken astean zehar, Gaztelupe eta Almen guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz.…

Read More

Gazteluondoko DBH1. mailako ikasleek KLIMA Azoka bisitatu zuten 

Asteazken goizean Gazteluondoko DBH1. mailako ikasleek KLIMA Azoka bisitatzeko aukera izan zuten. KLIMA Azoka esperientzia interaktiboa da, herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko premiaz mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko diseinatua.  KLIMA azoka zazpi karpa tematikoz osatua dago , eta bakoitzak ekintza klimatikoaren hainbat alderdi jorratzen ditu. Jolasen eta dinamiken bidez, parte-hartzaileek funtsezko kontzeptu klimatikoak barneratzen dituzte eta borroka…

Read More

Abidan dira Ikastolak antolatutako mintzapraktika saioak etxean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleentzat

AEDtik jasotako gonbidapena aintzat hartuta, eta herri mailan martxan jarri den ekimenarekin bat eginez, ikastolak bere ikasleentzat euskaraz komunikatzeko zailtasun handiak dituztenentzat mintzapraktika saioak jarri ditu martxan.Ekimen honen helburua da egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleei euskaraz entzuteko eta hitz egiteko aukera eskaintzea, hizkuntza erabileraren ohitura eta konfiantza sendotzeko.Mintzapraktika saioak astean behin egiten dira,…

Read More

Arrasateko Agenda 2030eko ikasle ordezkariak alkatearekin elkartu ziren 

Irailaren azken egunean, Agenda 2030eko ikasle ordezkariak Arrasateko alkatearekin bildu ziren. Topaketa honetan, iazko ikasturte bukaerako plenoan aurkeztutako proposamenak berrartu zituzten, eta alkateak aurten Udalean ekintza horiek noiz eta nola garatuko diren azaldu zien. Gainera, Arrasateko Ingurugiro Eskolako Naiara eta Maribik ikasturte honetarako ekintza-plana ere aurkeztu zuten. Bertan, maila bakoitzean gauzatuko diren jarduerak zehaztu dituzte,…

Read More

LH 3eta 4koak Bizipoza Elkarteko Zapotxin pailazoaren ikuskizunean

Bizipoza Elkartea Euskal Herri mailako elkarte handi bat da, izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eragile anitzek osatua. Besteak beste, aniztasun funtzionala, boluntariotza, familia aniztasuna eta sexu orientazioa, gaixotasunak, heriotza, identitatea, genero rolak eta kulturaniztasuna bezalako gaiak jorratzen dituzte. Bizipozako taldeek, askotarikoak izan arren, helburu bera dute: bakoitzak bere errealitatetik bizi dituen gaiak erdigunean jarri eta…

Read More