Gaztainerre eguna ospatu dugu Gazteluondon
Pasa den azaroaren 28an, Gazteluondon Gaztainerre Eguna ospatu genuen. Euskara Batzordeko foroko kideek antolatutako jaia izan zen. Ostiral arratsaldean gaztainak danbolinean erre genituen, eta ikasleak, gurasoak eta familiak elkarrekin aritu ginen gaztainak jaten, komunitatea indartzeko asmoz.
Gaztainak jateaz gain, musika izan genuen festa girotzeko, eta DBHko ikasleek jolasak prestatu zituzten txikienek ere ondo pasatzeko aukera izan zezaten.
Arratsalde polita pasa genuen denok elkarrekin!
