DBH 1.mailako ikasleek “Hala Bazan eta Ez Bazan” PROIa landu dute
DBH 1.mailako ikasleak buru-belarri aritu dira “Hala Bazan eta ez Bazan” proiektuan lanean. Proiektuan zehar, “Nola aldatuko litzateke gure errealitatea, historiako gertaera konkretu bat gertatu izan ez balitz?” galdera gidaria erantzuten saiatu dira.
Lanketa egin ostean, PROIari amaiera emateko, Arimazubiko 6.mailako ikasleak gonbidatu dituzte euren lanak aurkezteko. Historia izan da aurkezpenetako gai nagusia, eta talde bakoitza historiaren aro batean espezializatu da. Aurkezpena laguntzeko, poster batzuk sortu dituzte garai horietako errealitatea nolakoa zen azaltzeko. Hortaz gain komiki bat ere sortu dute, eta komiki horretan talde bakoitzak bere hipotesiak islatu ditu.
Lan bikaina egin ostean proiektuari amaiera emateko modu paregabea izan da!
