Gazteluondo
Martxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan
Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira. Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta…
Read MoreArrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkarrekin ospatu dugu Inauteri festa
Aurten ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkar hartu dugu Inauteriak ospatzeko, euskal tradizioaren oihartzuna gure eskualdeko bazter guztietara zabalduz. Gure ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte kalejira eta dantza koloretsuak, gure kultura eta mitologia ardatz hartuta. Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, ez dugu festa eten; lamiak eta bestelako pertsonaia mitologikoak gorpuztuz, herriko txokoak magiaz…
Read MoreTANTA boletoen salmenta martxan: loratu ditzagun gure Ikastolak!
Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke. Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza,…
Read MoreLurra esnatuz, udaberriari deika Santa Ageda bezperan
Otsaila iristearekin batera, negua uxatu eta udaberriari deia egiten diogu. Pasa den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, gure ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako kaleetan zehar ibili ziren koplak abesten. Euskal tradizio zaharra jarraituz, lurra esnatu dugu gure makilen kolpeez, udaberriari bidea egiteko eta gure arbasoen ohitura zaharrak herriko txoko guztietan bizi-berritzeko. Gure sustraiak kantu artean sendotuz. Jarraian,…
Read MoreDBH 1.mailako ikasleek “Hala Bazan eta Ez Bazan” PROIa landu dute
DBH 1.mailako ikasleak buru-belarri aritu dira “Hala Bazan eta ez Bazan” proiektuan lanean. Proiektuan zehar, “Nola aldatuko litzateke gure errealitatea, historiako gertaera konkretu bat gertatu izan ez balitz?” galdera gidaria erantzuten saiatu dira. Lanketa egin ostean, PROIari amaiera emateko, Arimazubiko 6.mailako ikasleak gonbidatu dituzte euren lanak aurkezteko. Historia izan da aurkezpenetako gai nagusia, eta talde…
Read MoreAdikzioen prebentziorako saioak izan dituzte Gazteluondoko DBHko ikasleek
Azken asteotan, Adikzioen prebentziorako saioak izan dituzte Gazteluondoko DBHko ikasleek. GARAIA pertsonen osasun mentalarekin eta osasun emozionalarekin konprometitutako emakume profesionalek bultzatutako proiektua da eta ikasleekin egin dituzten saio hauek Osasunerako prebentzioan kokatzen dira.
Read More4.mailako ikasleak Udal Bibliotekan bisitan
Arimazubi eta Gazteluondoko 4. mailako ikasleak Arrasateko Udal Liburutegian izan ziren bisitan, “Biblioteka edonon” ekimenaren baitan. Bertan, liburutegi prototipo mugikor bat nola sortu ikasi zuten, eta liburutegiko ganbaran liburutegi mugikor propioa prestatu zuten: tipiak sortuz, eraikuntzako blokeak erabiliz eta liburuak espazio osoan zehar sakabanatuz. Jarduera amaitzeko, tipi baten eskulana egin zuten. Horrez gain, liburutegia hobeto…
Read MoreGozatu jaiak eta Urte Berri ON!
Konturatzerako, 2025a agurtzeko garaia iritsi zaigu. Erronka handien urtea izan da hau, eta ilusio berriekin hartuko dugu 2026a. Datorren urtean ere, elkarrekin jarraituko dugu herria eraikitzen; pertsonok komunitatean eta euskaraz. Egun hauetan Ikastolako ERDUko (Haur Hezkuntza) egutegi laboralak eta GURAko (Lehen Hezkuntza) zaintza zerbitzuak martxan jarraituko dute. Uribarri guneko Magala espazioa, berriz, itxita egongo da…
Read MoreGaztainerre eguna ospatu dugu Gazteluondon
Pasa den azaroaren 28an, Gazteluondon Gaztainerre Eguna ospatu genuen. Euskara Batzordeko foroko kideek antolatutako jaia izan zen. Ostiral arratsaldean gaztainak danbolinean erre genituen, eta ikasleak, gurasoak eta familiak elkarrekin aritu ginen gaztainak jaten, komunitatea indartzeko asmoz. Gaztainak jateaz gain, musika izan genuen festa girotzeko, eta DBHko ikasleek jolasak prestatu zituzten txikienek ere ondo pasatzeko aukera…
Read MoreEuskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Ikastolan
Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta horretarako, denetariko ekintzak egin genituen Ikastola osatzen dugun hamabi guneetan. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko arrazoia historikoa eta sinbolikoa da: 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko Xabierkoa. Bera euskalduna zen sortzez, eta kondairak dioenez, bere azken hatsa ama-hizkuntzan, euskaraz, eman zuen. Horregatik,…
Read More