Gazteluondoko DBH2ko ikasleak BIZI egunetan murgilduta

Gazteluondoko DBH2ko ikasleak BIZI egunetan aritu dira, aniztasunaren eta inklusioaren inguruan hausnartzeko eta gizarte inklusiboago baten aldeko kontzientzia lantzeko. Horretarako, Arrasateko hainbat zerbitzu eta eragile ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, Udalaitz Aspace zentroa, Garagune zentroa, Atzegi, Begisare, Zaldibar-eko osagarria eta Gaztelupeko ZIP gela bisitatu dituzte. Bisita horien bidez, errealitate eta bizipen desberdinetara hurbildu dira,…

Read More

Familiarizazioa eta mendi irteerak, ikasturte hasierako protagonistak

Ikasturte berriaren hasieran murgilduta gaudela, familiarizazio prozesuak eta mendi irteerak izaten ari dira protagonista gure Ikastolan. Egun hauetan, bailarako hainbat mendi eta tontor eta txoko ezagutzen ari dira gure ikasleak, elkar ezagutzeko, bizipenak partekatzeko eta talde kohesioa indartzeko helburuarekin. Txikienak, berriz, familiarizazio prozesuan murgilduta daude, pixkanaka-pixkanaka Ikastolako egunerokotasunera egokituz. Ikasturtea hasi zenetik, haurrak gero eta…

Read More

Ilusioz beteta itzuli gara ikasturte berriari hasiera emateko!

Udako oporraldian indarrak hartu eta izugarri gozatuz, gogoz eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari.  Ikasturte hasierako lehen egun hauetan, bereziki gure ikasle txikienak hartzen dituzten guneetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa eta egoera emozionala errespetatzea ezinbestekoa da guretzat; horregatik, hezitzaileok eta familiak eskutik helduta ari gara lanean, etxeko txikienek trantsizio hau goxotasunez eta segurtasunez…

Read More

San Juan jaien atarian, festa giroa piztu dute ikasleek Arrasaten

San Juan jaien atarian, herrian festa giroa pizteko ordua heldu da. Olarte, Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleek Errementari dantza eta danborrada eskaini zituzten Arrasateko kaleetan zehar, jai nagusiei harrera paregabea eginez. Haurren erritmo eta gogoak Seber Altube eta Herriko Plaza lepo betetzea lortu zuten. Familia, lagun eta herritar ugari bertaratu ziren ekitaldiaz gozatzera, plazari sekulako bizitasuna…

Read More

Ikasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak

5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan.  Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…

Read More

Iraganetik gaur egunera: Arrasateko bizimoduaren bilakaera aztertzen

DBH 1. mailako ikasleek, ikasturteko azken LAB sozialean, Arrasateko antzinako eta gaur egungo bizimodua alderatzeko aukera izan dute. Garai bateko ohiturak, lan egiteko moduak, aisialdia edota herriko bizimodua nolakoa zen aztertuz, urte hauetan guztietan galdu diren hainbat elementu eta sortu diren beste hainbat berrikuntzaren inguruko hausnarketa egin dute. Ikasleek balantze eta konparaketa lan interesgarria burutu…

Read More

Txotxongiloen festa antolatu dute LH 1eko ikasleek

Azken asteotan, 1. mailako ikasleak buru-belarri aritu dira txotxongiloen munduan murgilduta. Irudimena eta sormena bidelagun hartuta, bakoitzak bere txotxongiloa sortu du, material eta ideia ezberdinak erabiliz pertsonaia berezi eta dibertigarriak bizia hartzeko. Behin txotxongiloak prest zituztela, taldeka elkartu eta antzerki txikiak prestatzen hasi ziren. Horretarako, istorioak asmatu, gidoiak sortu eta pertsonaien arteko elkarrizketak landu dituzte.…

Read More

DBH1eko ikasleek «Don’t worry, bee api» proiektua abiatu dute erleen garrantziaz sentsibilizatzeko

Biodibertsitatearen defentsan euren aletxoa jartzeko asmoz, «Don’t worry, bee api» izeneko PROIa landu dute Gazteluondoko ikasleek. Proiektu honetan, webgune bat eta logo bat sortu dituzte herritarrak biodibertsitatearen galeraz ohartarazteko. Gure ingurunea babestea guztion ardura dela argi utzi nahi izan dute gure Ikastolako DBH1eko ikasleek. Erleen egoera eta garrantzia ardatz hartuta, ekimen honen helburu nagusia ekosisteman…

Read More

Kirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izan dute Gazteluondoko ikasleek

Pasa den ostegunean, Gazteluondoko 4. mailako ikasleek esperientzia berezi eta aberasgarri bat bizitzeko aukera izan zuten. ONCEko kideekin batera, ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokoa eta bereziki kirol egokitua gertutik ezagutu zuten. Saioan zehar, ikasleek golballa praktikatu zuten; ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokitutako kirola, entzumenak eta talde-lanak garrantzi handia duten jarduera. Begiak estalita aritu zirenez, orientazioa,…

Read More

LH 4ko ikasleak Xirristi-mirristi PROIan murgilduta

Xirristi-mirristi PROIan murgilduta gaude LH 4.mailako ikasleak. Proi honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea dugu helburu. Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko asmoz amama Glori gonbidatu dugu Gazteluondora. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digu. Arimazubira, berriz,  Gemma Orobengoa eta Esti Berezibar gerturatu dira; intsusa sendabelarrarekin egindako ukendua nola…

Read More