Save the Children elkarteari gure ekarpena egiteko lasterketa solidarioa antolatu dugu
Arrasaten, Arrasate Herri Eskola eta Arizmendi Ikastolak elkarlanean antolatuta, lasterketa solidarioa egin dugu Save the Children elkarteari laguntzeko. ilusio handiz parte hartu dugu ekimen honetan, haur guztien eskubideak bermatzeko dirua bildu eta kontzientzia garatzeko helburuarekin.
Eguraldia lagun izan ez dugun arren, denok elkarrekin korrika egin dugu helburu solidario honen alde lan eginez. Arrasateko lau gune ezberdinetan ospatu dugu lasterketa; Musakolan, Biterin, Monterron eta Iturripen. Lasterketa hauetan, ikastetxe bietako zein adin ezberdinetako ikasleak batera parte hartu dute, nagusienak txikienak laguntzen aritu direlarik.
Ekimen honek elkartasuna, osasuna eta talde-lana sustatu ditu gure artean. Gainera, ikasi dugu besteekiko laguntza eta konpromiso soziala zein garrantzitsuak diren. Pozik eta harro gaude egindako lanarekin, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Save the Children elkarteari egiten duen lanarengatik.
Jasotako dirua Save the Children elkartera bideratuko dugu, egoera zaurgarrian dauden haurrei laguntzen jarraitu dezaten.
Mila esker ekimen honetan zuen aletxoa jarri duzuen guztioi!
