Karsting PROIaren baitan kobazuloetara irteerak egin dituzte DBH2ko ikasleek

Gazteluondoko eta Almeneko DBH2ko ikasleek Karsting PROIaren baitan irteerak egin zituzten pasaden astean. Gazteluondokoak Oñatira, eta Almenekoak Aizkorri eta Gesaltza auzora.

Proiektu honen helburua gure ingurune karstikoa ezagutzera ematea eta balorean jartzea da. Irteeran, paisaia karstikoa nola sortzen den eta zein ezaugarri dituen ikasi dugu. Horrez gain, ingurune karstikoak aisialdirako eskaintzen dituen aukerak ere ezagutzeko aukera izan dugu.

Bestetik, gure inguruneak jasaten duen giza ustiapenaz eta horrek dakartzan ondorioez jabetzen saiatu gara. Amaitzeko, gure paisaia karstikoa ezagutzera emateko eta balorean jartzeko erakusketa interaktibo bat antolatuko dugu.

Jarraian Gazteluondoko irudiak:

5fc950c0-1ab3-4d74-8801-b910c6d597ed

Jarraian Almeneko irudiak: