Pentsamendu konputazionala landu dute Gazteluondoko ikasleek
Ikastolen Elkarteak eskola adimentsuaren aldeko apostua egin du. Ikastolak pentsaera konputazionala lantzeko proiektu ezberdinak txertatzea du helburu, adin txikienetatik derrigorrezko hezkuntza amaitzeraino.
Eskola Adimentsua programak, egun, gizartearen eraldaketa bideratzen ari den teknologiaren garapena sustatu nahi du. Gai hauek bidetatzen ez dituen herrialdeak garapenerako ateak itxita ditu edota itxita izango ditu. Eta egoera honetan lehiakideak planeta osoan barraiatuta daudenez, ezinbesteko da garapen horretarako baliabideak eskaintzea. Norabide honetan laguntzera dator Eskola Adimentsua programa 24-25 ikasturtean.
Automatizazioak, robotikak eta adimen artifizialak aldaketa sakonak eragiten ditu gure gizartean eta berrikuntza hauen ondorioz, ikasteko, lan egiteko edota harremanetarako moduak teknologiak birdefinitu ditu. Testuinguru honetan, alfabetatze digitala ezinbesteko bihurtu da, eta honek trebetasun aurreratuak menderatzea eskatzen du. Ondorioz, funtsezkoa da hezkuntza-sistema egoera berri honetara egokitzea eta horien inplikazio etikoak, politikoak, sozialaki eta ingurumenekoak aztertu eta hauei buruzko gogoeta egitea, honela berrikuntza eta teknologia digitalaren erabilera egoki sustatzeko.
Aurten DBH 1 mailan, Arizmendi ikastolan, MIIBOT izeneko robota jarri dugu martxan LAB ikasturte amaierako proiektu bezala. MiiBot errobot didaktiko bat da, eta robotikaren oinarrizko hiru alderdiak (diseinu mekanikoa, prototipo elektronikoa eta programazioa) modu errealistan eta gelako dinamikaren barruan lantzeko aukera ematen du. Errobot honen bitartez, errobotika lantzeaz gain, programazioa ere landuko da, eskaintzen duen CRUMBLE programazio ingurunearen bitartez.
Ikasleak pozik eta gustura aritu dira proiektu berriarekin, beraien interesa sustatuz eta esparru manipulatiboak ezagutuz.
