Karsting and The Rolling Stones PROIari amaiera emateko erakusketa interaktiboa!
Pasa den astean, DBH 2ko ikasleek “Karsting and The Rolling Stones” PROIari amaiera emateko, erakusketa interaktibo bat antolatu zuten. Bertan, Batxilergoko 1. mailako ikasleak izan ziren lanak baloratzen.
Almenekoen kasuan, DBH4ko zenbait ikasle gonbidatu zituzten goizean eta beraien guraso, familiarteko edo Almeneko zenbait irakasle arratsaldean.
Erakusketa honen helburu nagusia gure paisaia karstikoa balorean jartzea izan zen, eta ikasleek ikasitakoa partekatzeko aukera bikaina izan zuten. Gerturatzeko aukera izan zutenek gure ingurune karstikoa nola sortua izan zen, zein aukera eskaintzen dizkigun eta gizakiok honen aurrean nola jokatzen dugun lantzeko aukera izan zuten.
Jarraian, irudiak:
Gazteluondoko argazkiak
Almeneko argazkiak

