Gazteluondoko komunitatea euskararen alde auzolanean

Larunbat goizean, Euskararen aldeko foroko kideok Gazteluondoko komunitatea indartzeko auzolana burutu genuen. 

Goizean goizetik hasi ginen  Ikastolako hormak margotzeko lanean. Horma zaharrei bizia emateko, kolorez betetako hormairudi polit eta adierazgarri bat egin genuen, guztion artean sortutakoa. Margolanaren leloa hurrengoa da: “Dragoiaren ahoan sugarra, gurean euskara barra-barra”.

Ez zen lana bakarrik izan, ordea. hamaiketako goxo batez gozatzeko aukera ere izan genuen. Haurrentzako jolasak eta tailerrak ere antolatu genituen, txikienek ere jardunaldiaz goza zezaten, jolasean eta euskaraz.

Egun paregabea izan zen. Komunitatea elkartu, ingurunea zaindu eta euskararen alde egiteko aukera ezin hobea izan genuen.

Denon artean eraikitzen dugulako Ikastola!

IMG_4714