Gazteluondo eta Santa Teresako 2. mailakoak Hondarribian izan ginen
Pasa den asteartean, Gazteluondo eta Santa Teresako 2. mailako ikasleok Hondarribira joan ginen. Goizean autobusa hartu genuen, eta hamaiketakoa Orion egin ondoren, Pasaiara abiatu ginen. Bertan, Albaola itsas faktoria bisitatu genuen, eta San Juan itsasontziaren historia zein eraikuntza prozesua ezagutu ahal izan genuen. Ondoren, bertan bazkaldu eta arratsaldean Hondarribiko aterpetxera joan ginen. Gauean gaubela ederra izan genuen! Hurrengo egunean, Hondarribiko hondartzan gustura ibili ginen jolasean.
Primerako egonaldia izan zen!
