
Gazteluondo eta Almeneko DBH2ko ikasleek Olinpiadak ospatu zituzten Iturripen
Urtero legez, Arizmendi Ikastolako DBH 2. mailako ikasle guztiak elkartu dira Iturripeko kirol instalazioetan Olinpiadak ospatzeko. Aurten, gainera, Monitoretza Eskolan ari diren batxilergoko 1. mailako ikasleak ere bertan izan dira, beraien praktikaldia eginez eta ekitaldia aurrera ateratzeko aletxoa jarriz.
Hasierako ekitaldiaren ondoren, atletismoko hainbat proba, floorball-a eta eskubaloia lehiatu dituzte. Jardunaldia amaitzeko, kross txiki bat egin dute, eta ondoren, dantzarekin eman diote amaiera ekitaldiari.
Ikasleek egun berezi bat bizitzeko aukera izan dute, eta primeran pasatu dute!