Gazteluondo
3,2,1…akzioa! PROIaren amaiera Gazteluondon
LH 3.mailako ikasleek “3,2,1…akzioa!” PROIa landu dute, eta talde kooperatiboetan film mutuak sortu ditugu. Egindako film mutuak Olarteko 4 eta 5 urteko ikasleekin partekatu ditugu. Hauetaz gain, guneko 1.mailako ikasleak ere gonbidatuak izan ziren. Gazteluondo zinema bat izango balitz bezala apaindu, palomitak banatu eta filmak ikusi genituen. Atsalde polita pasa genuen denok elkarrekin!
Read MoreDenok bat PROIaren amaiera Gazteluondon
Gazteluondoko LH 4.mailako ikasleak “Denok bat” PROIa lantzen aritu gara hilabete hauetan. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan 2.mailako ikasleentzat kultura ezberdinen inguruko aurzkezpen bat sortzea izan dira. Aurkezpen honetan, kulturen inguruko ezaugarriak ezagutzeaz gain, tokian tokiko jakiak dastatzeko aukera izan zuten 2.mailako ikasleek. Lan bikaina egin duguna!
Read MoreAmaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!
Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia. Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…
Read MoreFamilientzako bilera pedagogikoak BATU egitasmoan
Azaroaren 26an Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan BATU egitasmoko familientzako bilera pedagogikoak egin ziren. Ekimen honek familien eta irakasleen arteko elkarlanerako espazio berriak sortzeko helburua izan zuen. Bilera hauek bi helburu nagusi izan zituzten; alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua hurbiletik ezagutzea, eta, bestetik, seme-alabei ikas prozesuan laguntzeko baliabide eta tresna erabilgarriak eskaintzea.…
Read MoreBAZARALDIA martxan da!
Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…
Read MoreIndarkeria matxistaren aurkako aldarria egin dugu Gazteluondo gunean
Indarkeria matxistaren aurkako eguna gogoratzeko eta aldarrikatzeko jarduera berezia egin dugu Gazteluondoko BATU egitasmoan. Ekintza nagusia mural bat sortzea izan da, 2003tik gaur arte Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako biktimak gogoratzeko. Zoritxarrez, 124 emakume eta 12 haur izan dira biktima, eta hauen oroimena eta presentzia irudikatzeko kartulinazko tximeletak erabili ditugu. Tximeleta bakoitza biktima bakoitzaren sinbolo…
Read More“Amatxon” PROIari amaiera emateko lehiaketa
Amatxon PROIari amaiera emateko, DBH2ko ikasleek lehiaketa bat egin dute. PROIan zehar kontsumo eredu, ekonomia sektore eta kooperatibagintzaren inguruan landutako kontzeptuekin galdera sorta bat egin, eta kalera irten ziren galdeteketa egitera. Irabazleak Erein da Jan-eko saskia eta ikasleek sortutako errezeten bilduma jaso zuen ostiralean. Zorionak!
Read MoreBIZI egunetan murgilduta DBH 1 eta 2ko ikasleak
DBHkoak BIZI egunetan murgilduta izan dira. IEM honen helburua egunerokotasuneko errutinatik irten eta eten bat egitea da, intentsitate kognitiboa jeitsi eta indarrak hartzeko. DBH 1en “Ni-Gu-Haiek” izeneko BIZI egunak izan dituzte. BIZI honen helburua ikasleek zaintza modu hurbil eta sakon batean lantzea izan da. Azkartasuna lehentasuna den gizarte honetan, geldiune bat egitearen zein gure bizitzan…
Read MoreDBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute
Azken astean zehar, Gaztelupe guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz. Gustura aritu…
Read MoreGazteluondoko DBH1eko ikasleek bizikleta ikastaroan parte hartu dute
Mugikortasun jasangarriaren plan berriaren baitan, Arrasateko Udalak eskaintza zabala jarri du herritarron eskura. Besteak beste, DBH1eko ikasleentzat bizikletaz modu autonomo eta seguruan ibiltzeko ikastaroak antolatu ditu. Ikastaro honetan, Gazteluondoko DBH1eko ikasleek parte hartu dute, eta bertan bizikletan zirkulatzerako orduan kontuan hartu beharreko arau eta segurtasun neurriak lantzea eta praktikan jartzea izan dituzte helburu.
Read More