“Amatxon” PROIari amaiera emateko lehiaketa 

Amatxon PROIari amaiera emateko, DBH2ko ikasleek lehiaketa bat egin dute. PROIan zehar kontsumo eredu, ekonomia sektore eta kooperatibagintzaren inguruan landutako kontzeptuekin galdera sorta bat egin, eta kalera irten ziren galdeteketa egitera.

Irabazleak Erein da Jan-eko saskia eta ikasleek sortutako errezeten bilduma jaso zuen ostiralean. Zorionak!