Indarkeria matxistaren aurkako aldarria egin dugu Gazteluondo gunean

Indarkeria matxistaren aurkako eguna gogoratzeko eta aldarrikatzeko jarduera berezia egin dugu Gazteluondoko BATU egitasmoan. Ekintza nagusia mural bat sortzea izan da, 2003tik gaur arte Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako biktimak gogoratzeko. Zoritxarrez, 124 emakume eta 12 haur izan dira biktima, eta hauen oroimena eta presentzia irudikatzeko kartulinazko tximeletak erabili ditugu.

Tximeleta bakoitza biktima bakoitzaren sinbolo bihurtu da, eta horrela, horman jarrita, aldarrikapen kolektibo baten parte izan dira. Jarduera honen bidez, ikasleek indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia areagotu eta errespetuzko harremanen aldeko jarrera indartzea nahi izan da.

IMG_5378