Gazteluondoko DBH1eko ikasleek bizikleta ikastaroan parte hartu dute

Mugikortasun jasangarriaren plan berriaren baitan, Arrasateko Udalak eskaintza zabala jarri du herritarron eskura. Besteak beste, DBH1eko ikasleentzat bizikletaz modu autonomo eta seguruan ibiltzeko ikastaroak antolatu ditu. 

Ikastaro honetan, Gazteluondoko DBH1eko ikasleek parte hartu dute, eta bertan bizikletan zirkulatzerako orduan kontuan hartu beharreko arau eta segurtasun neurriak lantzea eta praktikan jartzea izan dituzte helburu. 

PHOTO-2024-10-07-20-42-46(1)