BIZI egunetan murgilduta DBH 1 eta 2ko ikasleak
DBHkoak BIZI egunetan murgilduta izan dira. IEM honen helburua egunerokotasuneko errutinatik irten eta eten bat egitea da, intentsitate kognitiboa jeitsi eta indarrak hartzeko.
DBH 1en “Ni-Gu-Haiek” izeneko BIZI egunak izan dituzte. BIZI honen helburua ikasleek zaintza modu hurbil eta sakon batean lantzea izan da. Azkartasuna lehentasuna den gizarte honetan, geldiune bat egitearen zein gure bizitzan eta inguratzen gaitzuten pertsonak balorean jartzearen garrantziaz jabetzea beharrezkoa dela gogoratzeko baliagarriak izan dira egun hauek.
DBH2n berriz, Aniztasuna eta inguruko eragileak izenekoa BIZI egunak izan dituzte. Helburua honakoa izan da: Arizmendi Ikastolako anistazunaren markoan definitutako Aniztasunaren kontzeptua barneratzea, inklusioaren garrantziaz sentsibilizatzea, errespetuan, tolerantzian, lankidetzan eta elkartasunean oinarritutako hezkuntza sustatuz. Aniztasunari erantzuna emateko ikastola mailako eta herri mailako zerbitzu edo eragileak ezagutzeko aukera izan dute ikasleek.
Almeneko DBH 1eko ikasleek elkar zaintza sustatzeko asmoz, klasekide bati oparitxo bat prestatu diete lagun ezkutu gisa. BIZI egunen harira ere, osasun larrialdiak zikloko 2.mailako ikasleak, Almeneko DH2ko ikasleengana joan ziren lehen sorospenen inguruko formakuntza ematera. Bihotz biriketako bizkortzea eta Heimlich praktikatzearekin batera, antsietatea, intoxikazioak eta depresioa bezalako gaietaz aritu ziren.
Gazteluondoko DBH 1ko irudiak:
Gazteluondoko DBH 2ko irudiak:
Almeneko irudiak:


