Gazteluondo
“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?
Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa. Zabaldu AMETSA lau haizetara!
Read MoreGazteluondoko LH1eko ikasleak Garaion Sorgingunean egun pasa
Gazteluondoko 1.mailako ikasleek ikasturte amaierako irteera egin dute. GARAION sorgingunean izan ziren eguna pasatzen. Bertako naturaz gozatzeaz gain, tailerra ere egin zuten eta eguraldi zoragarria izan zuten lagun!
Read MoreAlmeneko DBH1eko ikasleak Eskoriatzan izan ziren Euskal Giroan Jolasean ekimenaren baitan
Almenen zein Gazteluondoko lehenengo DBHko ikasleak Euskal Giroan Jolasean aritu dira Eskoriatzan. Bertan, Aranzadi Ikastolako eta Txantxiku Ikastolako maila bereko ikasleekin elkartu dira. Giro paregabea eta eguraldi bikainaz gozatzeko aukera izan dute!
Read MoreKultur Aniztasunaren astea ospatu dugu Ikastolan
Pasa den Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren, Elkarrizketaren eta Garapenaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Egun honen baitan, Ikastolako gune ezberdinetan ekintza ezberdinak eraman ditugu aurrera. Arimazubin, aste guztian zehar munduko herrialde ezberdinetako jolasak egin ditugu jolas orduetan. Asteari amaiera emateko, ostiral arratsaldean Kultur Aniztasunaren jaialdia ospatu genuen astean zehar probatutako jolas ezberdinekin gozatuz; Kolonbiako “Poncheadores”, Pakistaneko…
Read MoreHERRIA KANTARI jaialdia egin genuen zapatuan
Zapatuan Olarte, Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneko ikasleak Arrasate erdiguneko kaleetatik abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen ibili ziren HERRIA KANTARI ekimenaren baitan. Abestu bakarrik ez, kalejira eta dantzarako tartea ere izan zuten. Herriko plazan eman genion hasiera ekitaldiari, eta ondoren talde bakoitzak erdialdeko bi gunetan abestu zuen; Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, Biteri plaza…
Read More[BATU eta IZEN-eko familientzat] MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketaren sozializazioa
Eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu Arizmendi Ikastolako MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketan zure laguntza emateagatik. Zure konpromisoa funtsezkoa da ikasleen arrakastarako eta baita gure hezkuntza-komunitate osasuntsua garatzeko ere. Horren baitan, zure guneko diagnostikoaren emaitzak jasotzen dituen txostena eta laburpen bideoa partekatzen dizkizugu. Bideoa edo/eta txostena ikusi eta gero, etorkizunean egingo diren esku hartzeak aukeratu eta diseinatzeko…
Read MoreGazteluondo eta Santa Teresako LH4ko ikasleak Orion izan dira
Gazteluondo eta Santa Teresako LH4ko ikasleak ikasturte amaierako irteeran izan dira bi egunetan zehar. Guztira 74 ikasle eta 4 irakasle. Orioko Txurruka aterpetxean egin dute gabapasa, eta piraguan ibiltzeko aukera izan dute, besteak beste. Irteera honetan pasatako momentuak gogoratzeko, ateratako argazki eta bideoak biltzen dituen muntaia egin dute, jarraian ikusgai duzuena:
Read MoreGazteluondoko LH1ekoek lanbideen gaia landu dute
Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleak, lanbideen gaia lantzen aritu dira azken asteetan. Egindako lanketaren ostean, bideo bat egin dute “Esku biziak” abestiarekin. Abesti hau, biziak salbatzen ikasteko DYAk abiatu duen kanpaina baten parte da. Horrela, Gazteluondoko bideoa sortu dute biziak salbatzeko jarraitu ditzakegun pausoak azaltzen.
Read MoreJolasorduko txapelketak abiatu dituzte Gazteluondon
Urtero bezala, udaberriko giro atseginak lagunduta jolastoki ordutako txapelketei hasiera eman diogu Gazteluondon. Lehiaketa hauen helburua, guneko ikasle guztiek elkarrekin jolastea izaten da, Lehen Hezkuntzako adin ezberdinetako ikasleek osatutako taldetan jolasten dutelarik. Horrela, jolas hauetan LH 1, 2 3, eta 4.mailako ikasleak elkarrekin jolasten aritzen dira. Lehenengo lehiaketa punteria jolasa izango da.
Read More“Errealismotik abstrakziora” erakusketa: Gazteluondoko ikasleen lanak ikusgai Arrasateko Kulturaten
“Errealismotik abstrakziora” Gazteluondo guneko DBH 2ko ikasleek egin duten proiektua da. Hainbat gai jorratu dituzte bertan (pobrezia, natura, osasun mentala, musika…) eta sortutako produktuak Arrasateko Kulturaten egongo dira ikusgai maiatzean zehar. Jarraian ikasleen gonbite idatzia: “Kaixo! Bideo honen bidez gure plastikako proiektua aurkeztera gatoz. Gu DBH2. mailako Arizmendi Ikastolako ikasleak gara zehazki Gazteluondo gunekoak. Gure…
Read More