Ni Arizmenditarra PROIaren baitan, Kulturartekotasunaren eguna ospatu dugu

Gazteluondoko DBH2ko ikasleek Kulturartekotasunaren eguna opsatu genuen pasa den Ekainaren 11. Proiektu honetan, migrazioa, migratzeko arrazoiak eta gure inguruko kultur aniztasuna landu ditugu. Talde bakoitzak herrialde edo autonomia erkidego bat aukeratu eta kultura horrekin lotutako jakiak, jantziak, dantzak, musika eta jolasak prestatu ditugu. Prestatutako guztiarekin, Sebero Altube eta Biteri plazan azoka antolatu dugu.

Giro ederra izan dugu!

IMG_2800