Gazteluondo
LH 3ko ikasleak Xirristi Mirristi PROIa lantzen
Xirristi Mirristi PROIan murgiltzen hasi gara LH 3ko ikasleak. Proiektu honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea izango dugu helburu. Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko Xeli Arregi gonbidatu dugu Arimazubira eta Aitor Zubizarreta Almenera. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digute biek. Gainera, anekdota eta istorio asko kontatu dizkigute,…
Read MoreLiburuaren nazioarteko eguna ospatu dugu Ikastolan
Apirilaren 23an liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburua, irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta egile eskubideen bitartez jabetza intelektuala babestea da. Egunari ikusgarritasuna emateko, Ikastolako txokoak apaindu eta ekintza ugariak antolatu ditugu. Basabeazpin, gunea apaindu dugu, izan ere, amets ederra baita liburuen artean bizitzea. Familiak ekarri ditugu Ikastolara eta hizkuntza ezberdinetan kontatu dizkigute guri hainbeste…
Read More‘Errealismotik Abstrakziora’ proiektua Gazteluondon
DBH 2koek “Errealismotik Abstrakziora” proiektua landu dute plastikako arloan. Proiektuaren izenak esan bezala, errealismotik hasita abstrakziorako ibilbide edo trantsizioa egiten duten sei bineta edo marrazkiz osatutako arte lana osatu dute ikasleek. Lan hau aurrera eramateko, bakoitzak gai bat erabakitzeko aukera izan du. Gaia aukeratzeko orduan, norberari ukitzen dion gai bat hartu du ikasle bakoitzak. Gazteluondoko…
Read MoreArrasateko LH 2ko ikasleek txango batekin eman diote amaiera Boga-Boga proiektuari
Apirilaren 11 eta 12an Santa Teresa eta Gazteluondoko 2.mailako ikasleak Kostaldean egon ziren, Boga-boga proiektuan egindako lanketa borobiltzeko. Proiektu honetan ikasitakoa bertatik bertara ikusteko aukera izan dute egun hauetan. Irteera Oriotik hasi zuten, herrira eraman zuten azken balearen istoria ezagutzeko. Jarraian, Pasaiako Albaola museora joan ziren eta bertan San Juan baleontzia ikusteko aukera izan zuten.…
Read MoreKORRIKA txikiarekin batera eman genien ongi etorria oporrei
Aste osoan zehar ibili ginen ikastolan KORRIKAren 23.edizioaren bueltan ekintza ezberdinetan murgilduta. Martxoaren 22 eta 23 arteko gabean KORRIKA gure bailarako herrietatik igaroko zen, eta ohitura izaten den bezala, egun berean herriko txikientzat KORRIKA TXIKIA antolatzen da eragile ezberdinen arteko elkarlanarekin. Arrasaten, Aretxabaleta zein Eskoriatzan, Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten KORRIKA…
Read MoreBisita bereziak Gazteluondo, Arimazubi eta Umezaintzan KORRIKAren baitan
KORRIKA Arrasatetik pasatzeko atarian, martxoaren 20an Umezaintzako haurrek eta 21ean Arimazubikoek, bisita berezia izan dute. AEK-ko langilea den Xabier Betzuen, eta KORRIKAko hainbat ediziotako antolakuntzan lanean ibili den Mikel Lizarribar gunean izan dira. KORRIKA, AEK eta Euskara izpide izanik, solasaldian gustura ibili dira. Interes handiarekin entzun dituzte Mikelen zein Xabierren KORRIKAko edizio zaharren inguruko anekdotak…
Read More“Gorputza zain dezagun” proiektua landu dute Gazteluondon
Gazteluondoko lehenengo mailako ikasleek “Gorputza zain dezagun” proiektuak landu dute. Proiektu honetan, batetik gorputza zaintzeko, medikua den ikasle baten ama (Lorans Fernandez) etorri zen, bere ezagutza ikasleekin partekatzera. Loransek larrialdietarako hainbat gomendio eman zituen eta bere lanean erabiltzen dituen material desberdinak erakutsi zituen. Hortaz gain, hamarretako osasuntsuak egiten ikasteko, denon artean hamarretakoa prestatu eta jan…
Read MoreOinez basoa ekimena: Tafallako Ikastolatik gonbidapena
Tafallako Ikastolatik gonbidapen zoragarria jaso dugu apirilaren 20an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua. Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute apirilaren…
Read MoreBukatu dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan
Asteburu honetan, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek eski irteera egin dute Arette eski estaziora. Eguraldia eta elurra lagun izanda, eskiatzen ederto moldatu dira. Irteera honekin, aurtengo eski irteera guztiak bukatzat ematen ditugu BATU eta IZEN egitasmoetan. Guztira 4 irteera eta asteburu izan dira, non Gazteluondo, Gaztelupe eta Almeneko BATU eta IZEN-eko ikasleak Arette…
Read More“EHko Herria” PROIaren baitan, MUn izan dira Gazteluondokoak
Pasa den astean, Gazteluondoko DBH 1.mailako ikasleak Mondragon Unibertsitatean bisitan izan ziren, “EHko Herria” PROIaren baitan. “EHko Herria” PROIan iraunkortasunaren alor ezberdinak (zaborraren kudeaketa, mugikortasuna, segurtasuna…) aztertu dituzte, eta talde bakoitzak Arrasaten behar bat identifikatu ondoren, behar hori asetzeko proposamen bat egin dute. Proposamen horrekin Mondragon Unibertsitatera joan dira bertako adituei galdetzera beraien proposamena egingarria…
Read More