‘Errealismotik Abstrakziora’ proiektua Gazteluondon

DBH 2koek “Errealismotik Abstrakziora” proiektua landu dute plastikako arloan. Proiektuaren izenak esan bezala, errealismotik hasita abstrakziorako ibilbide edo trantsizioa egiten duten sei bineta edo marrazkiz osatutako arte lana osatu dute ikasleek.

Lan hau aurrera eramateko, bakoitzak gai bat erabakitzeko aukera izan du. Gaia aukeratzeko orduan, norberari ukitzen dion gai bat hartu du ikasle bakoitzak. Gazteluondoko ikasleak diren Goiatz Belategi eta Ane Aranzabalek, osasun mentalaren gaia aukeratu dute proiektu hau aurrera eramateko, eta ondorioz, BIBA ZUEK programakoek gonbitea egin zieten, bertara joan eta gaiari zein proiektuari buruzko elkarrizketa bat egiteko.

Horrela, Apirilaren 24an EITBko platoan izan ziren Ane eta Goiatz. Ikasleen elkarrizketa ikusteko, egin klik hemen, eta saio osoa ikusteko hemen.

Gainontzeko ikasleek ere aukera izango dute beraien ekoizpena ezagutzera emateko. Izan ere, Maiatzaren 3an 12:30etan proiektuaren aurkezpena egingo dute Kulturaten, eta hilabete guztian zehar ikusgai egongo dira hainbat ikasleren lanak.

Animatu eta gerturatu erakusketa ikustera!

IMG_20240423_151058