“Errealismotik abstrakziora” erakusketa: Gazteluondoko ikasleen lanak ikusgai Arrasateko Kulturaten
“Errealismotik abstrakziora” Gazteluondo guneko DBH 2ko ikasleek egin duten proiektua da. Hainbat gai jorratu dituzte bertan (pobrezia, natura, osasun mentala, musika…) eta sortutako produktuak Arrasateko Kulturaten egongo dira ikusgai maiatzean zehar.
Jarraian ikasleen gonbite idatzia:
“Kaixo!
Bideo honen bidez gure plastikako proiektua aurkeztera gatoz. Gu DBH2. mailako Arizmendi Ikastolako ikasleak gara zehazki Gazteluondo gunekoak. Gure proiektuak Errealismotik Abstrakziora du izena eta proiektuaren izenak esan bezala sei bineta edo marrazkiz osatutako proiektua da, errealismotik hasi eta abstraktoa izaten bukatu du.
Lehenengo binetan errealismoaren teknika erabili dugu. Argi ilunen teknika arkatzarekin aplikatuz, ahalik eta marrazki errealistena sortuz.
Errealistaren ondoren teknika figuratiboa ikasi dugu marrazten, eta figuratiboan figura ikusi egin behar da, marrazkiak dituen elementuekin batera.
Bukatzeko, irudi abstraktua egiten ikasi dugu, horretarako, ikus elementuekin konposaketa dibertigarriak sortu ditugu, lerroak, formak, koloreak eta ehundura ezberdinak erabiliz.
Lan hau aurrera eramateko bakoitzak nahi duen gaia erabakitzeko aukera izan du. Gaia aukeratzeko orduan, ukitzen dion gai bat aukeratu du ikasle bakoitzak. Gure lanen emaitza oso interesgarria izan denez, erakusketa bat egitea eskeini digute.
Erakusketa Arrasateko Liburutegian aurrera eramango dugu maiatzean zehar. Erakusketan hainbat ikasleren lanak ikusteko aukera izango duzue. Lan oso politak egin ditugu eta maiatzean zehar gure erakusketara hurbiltzera animatzen zaituztegu.
Animatu zaitezte!”
Ostiralean egin zuten aurkezpen ekitaldia. Hemen goiena.eus argitaratutako albistea.