Sin categorizar
C Gradu berria aurkezteko Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu bihar Ferixalekuan
Bihar, maiatzak 27, arratsaldeko 17:30etan, C Gradu berria aurkezteko Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu Arrasateko Ferixaleku gunean. Autonomian eta mendekotasunean aditu bihurtzeko aukera berri honen xehetasun guztiak ezagutzera gonbidatzen interesa duen edonor. Gaur egun, sektore soziosanitarioak profil oso zehatzak bilatzen ditu: gorputza zaintzeaz gain, erabiltzaileen adimena eta autonomia ere entrenatzen dituzten profesionalak. Horregatik, Arizmendi Ikastolan…
Read MoreSanta Teresa guneko komunitatea, Musakolako jaiak girotzeko prest!
Musakola auzoa jai giroan murgiltzeko prest dago. Datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, Santa Teresa guneko komunitateak ekintzaz betetako egitaraua prestatu du San Isidro jaiei hasiera indartsua emateko. Eguneko protagonistak, ohi denez, Astokiloak izango dira. Goizetik hasita, danbor hotsak eta festa nagusituko dira ikastolako patioan eta auzoko kaleetan. Santa Teresako komunitate osoa —ikasle, ikasle-ohi, guraso zein profesional—…
Read MoreLehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin: Magala espazioaren hurrengo hitzaldia
Uribarri guneko Magala espazioak hazkuntzari eta haurren osasunari lotutako formazio saio berri bat antolatu du. Oraingoan, guraso eta hezitzaileentzat ezinbestekoa den gai bat landuko da: “Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin”. Hitzaldia maiatzaren 21ean izango da, 17:30ean, Magala espazioan bertan. Saioaren helburu nagusia da gurasoei tresnak eta konfiantza ematea etxean edo egunerokoan gerta daitezkeen ezustekoen aurrean…
Read MoreEITBko Faktoria irratsaioa Almenen
Atzo EITB irratiko Faktoria programa grabatu zuten Almenen. LH3ko ikasle batzurekin solasaldia izan zuten, eta grabaketa egin zuten bertan. Gai desberdinei buruz hitz egiteko parada izan zuten eta ikasleentzat oso esperientzia aberasgarria izan zen. Datorren astean emitituko dute programa zati desberdinetan, eta beraz, adi egon eta programa entzuten saiatu, ea gure ikasleak entzuten dituzuen! Eskerrik…
Read MoreHistoria eta aisialdia uztartuz, bi egun paregabe pasa dituzte Hondarribian LH 2ko ikasleek
Pasa den astean, Santa Teresa eta Gazteluondoko bigarren mailako ikasleek bi eguneko irteera egin zuten Hondarribira. Bidean, Orion geldialdia egin zuten, eta horri esker, ehizatutako azken balearen istorioa ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Albaola Itsas Museoa bisitatu zuten, eta esperientzia oso aberasgarria izan zen. Arratsaldean, Hondarribira iritsi ziren, eta aterpetxeko kanpo espazioan aisialdirako tarteaz gozatu…
Read MoreKorrika 24: A zelako astea, gure ikastolan!!
Bi urtetan behin egiten den Korrikak aztarna garrantzitsua uzten du gure ikastolako egunerokoan. “Euskara gara!” da aurtengo leloa, eta guk guztiz gure egiten dugu lelo hori, gure ikastolaren izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako. Horregatik, daukan garrantzia eman nahi izaten diogu, gune guztietan gaia presente egotea bilatuz. Goaz, bada, hau irakurtzen ari zarenetik hasi eta astean…
Read MoreKarapaixoa egiten ikasteko tailerra Santa Teresan, komunitatea sendotzen jarraitzeko
Ohituren transmisioa bermatzen jarraitzeko asmoz, karapaixoa nola egiten den ezagutarazteko tailer bat antolatu dugu Santa Teresa gunean. Tailer honetara, interesa adierazi duten hainbat familia etorri dira. Tailerrean zehar, karapaixoa zer den ezagutu dugu, beronen jatorria eta euskal kulturan izan duen lekua aztertuz. Ondoren, karapaixoa sukaldatu eta dastatzeko aukera izan dugu. Arratsalde polit bat pasatu dugu…
Read MoreNafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura: Errigora kanpaina martxan da!
Beste behin ere, Errigoraren “Eskutik Eskura” kanpainak gure lurrak emandako produktuak modu eraldatzailean kontsumitzeko aukera ematen digu. Ekimena ez da soilik erosketa bat; Nafarroa erdi eta hegoaldeko ekoizleei bultzada emateko, euskarazko etiketatzea sustatzeko eta balioetan oinarritutako herria eraikitzeko bide bat da. Guztira, hiru asteko epea egongo da eskaerak egiteko, eta garrantzitsua da datak gogoan hartzea:…
Read MoreEskerrik asko TANTA Egunarekin bat egin zenuten guztioi!
Joan den ostiralean TANTA Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta esker on hitzak besterik ez ditugu gure guneetara gerturatu zineten pertsona guztiontzat. Jende ugari hurbildu zen gure postuetara proiektu kolektibo honi bultzada ematera, eta zuen babesak erakusten du, beste behin, gure komunitatearen indarra. Eskerrik asko tantaz tanta elkartasuna eraikitzen laguntzeagatik. Zuen parte-hartzea funtsezkoa da Euskal…
Read MoreHitzaldia Magalan: “Esfinterren kontrola: nork, noiz eta nola kendu fardela?”
Uribarri guneko Magala espazioan hurrengo saioa antolatu dugu guraso eta hezitzaileentzat. Gai garrantzitsu bati helduko diogu: fardela kentzeko prozesua. Nork hartu behar du erabakia? Zein da momentu egokia eta nola bideratu behar litzateke? Galdera horiei guztiei erantzuna emango die Amaia Arrietak. Hitzaldian parte hartzeko hurrengo formulategian izena ematea eskatzen da: https://labur.eus/tzkuhvvh Zatoz prozesu hau modu…
Read More