2026-27 Ikasturteko aurrematrikula epea zabalik otsailaren 13ra arte

Ostiralera arte, otsailak 13, egongo da zabalik 2026-27 Ikasturterako aurrematrikula epea. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHrako ikasle berrien matrikulak jasotzen ditugu epe honetan.  Matrikula eskaera online edo Ikastolako idazkaritzetan egin daiteke. Eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da: Behin behineko zerrendak martxoaren 24an argitaratuko dira, eta apirilaren 21ean, berriz, behin betikoak. Jakin, matrikula epe ofizialetatik…

Read More

Haurrentzako masaje tailerra izan genuen Santa Teresan

Pasa den larunbatean, hilak 7, 0-1 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako haur masaje tailerra izan genuen Musakola auzoko Santa Teresa gunean. Hamabi familia bertaratu ziren gunera. Tailer honetan, haurra jaio eta bi astetatik aurrera almendra olioa erabiliz eman daitezkeen masajeak erakutsi ziren. Horretarako, hanken masajea eta kolikoak lasaitzeko ariketa ezberdinak landu ziren familiekin. Familiak zein…

Read More

Birziklanet: Mikroinformatika heziketa ziklokoek prestatutako materiala Saharako kanpamenduetara bidean da

Ferixalekuko mikroinformatikakoek prestatutako ordenagailu, proiektore eta bestelako ekipamendu informatikoak Saharar kanpamenduetako eskoletara bidea hartu du aste honetan. Aurreko bidaian eraman ezin izan genuen materiala da hau, eta Saleh Zein Sidahamed, Saharaldeba elkarteko ordezkariak eramango ditu bere kotxe propioan. Lerro hauen bitartez eskarrak eman nahiz dizkiegu diruz lagundu diguten Fagor Herrigintzari, Fagor Automationi, Laboral Kutxari eta…

Read More

Lanbide Heziketakoak ERAMUS+ programan

Urtarrilaren 14an, Confebask-ek kudeatzen duen ERASMUS+ lehenengo bileran izan ginen Lanbide Heziketakoak. Ikasturte honetan 70 beka banatu dituzte EAEn eta gure Lanbide Heziketako ikasle bakarrari esleitu zaio, Osasun larrialdietako ikasle den Salma Moussari. Italiako Vicenzara  joango da Salma 3 hilabetetako esperientzia bizitzera. 

Read More

Sexologia tailerra Almeneko LH 4. mailan

Ostiralean sexologia tailerra izan zuten Almeneko LH4ko ikasleek “Samurrak” elkartearen bitartez. Hainbat gai landu ahal izan zuten ikasleek, adibidez generoaren kontzeptua, gizartean dauden aurreiritzi desberdinak… Ikasleak “Eta gero zer?” PROIa lantzen ari direnez, lotura interesgarria izan da eta tailerrak PROIa aberasteko balio izan du. Gauza benetan interesgarriei buruz hitz egin ahal izan dute guztiek eta…

Read More

Almen60: artikulua Diario Vasco egunkarian 

Almen60 ospakizunaren inguruan, instagramen (@Almenikastola60) maiz-maiz publikatzen ditugun argazkiak sona haundia izaten ari dira. Ikasle, ikasle-ohi, guraso eta ikastolako bestelako lagunen interesa piztu dute, eta ari zaizkigu argazki zaharrak edo gertatutakoen oroitzapenen kontakizunak handik eta hemendik iristen. DiarioVasco egunkarikoak ere hurbildu zaizkigu gaiaz galdezka. Hemen pasa den astean publikatu zuten artikulua: Bide batez, asteazken honetarako,…

Read More

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien eskutik “Baga higa biga” saioa Gaztelupen

Aste honetan, Gaztelupeko DBH 3. mailako ikasleekin Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez egon dira “Baga Biga Higa” saioa eskaintzen. Musikariak hizlari eta kantari ibili dira, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizitzen baitute, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatzen dituzte baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.“Baga Biga Higa” euskarazko musikaren…

Read More

Bukatu dira Gaztelupeko Bazarako asteko sariak “Egunean behin”-eko 19.denboraldiarekin batera!

Bukatu da Egunean behineko 19.denboraldia! Jolas honen harira, Gaztelupeko Bazara taldeak astero astero sariak banatu ditu. Bertan parte hartu dute ikasleek, irakasleek eta komunitateko beste hainbat partaidek, giro ederrean euskara sustatuz.“Egunean Behin” CodeSyntax enpresak sortutako euskarazko aplikazio ezagun bat da: egunean partida bakarra jokatzen da, 10 galderari erantzunez, azkartasuna eta zuzentasuna sarituz. Helburua da euskara…

Read More

Gaztelupeko First Lego Leagueko barne txapelketa IKERLANEN

Ikerlaneko egoitzan, Gazteluko DBH4ko ikasleek parte hartu dute FIRST LEGO LEAGUE-ko barne txapelketan. FIRST LEGO LEAGUE (FLL) gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu erakargarrian hurbiltzeko programa da, eta parte-hartzaileek hainbat erronka gainditu behar izan dituzte berrikuntzan eta robotikaren erabileran oinarrituz.Aurtengo edizioa ‘UNEARTHED’ tematikaren inguruan garatu da, arkeologiarekin eta iraganeko aurkikuntzekin lotutako erronkei irtenbide…

Read More

Industriaren eguna dela eta, enpresetan bisitan Almeneko DBH4koak

Aste honetan gure ikasleek hainbat enpresa bisitatu ahal izan dituzte. Tartean, Ulma packaging, Ulma handling eta Kiro Griffols. Hori baino lehenago gelan bideo-deiaren bitartez ikusi hala izan dute ordu térdiko emisioa, Gipuzkoako enpresen egoera, lorpenak eta lan-esparruak ezagutzeko. Honen guztiaren helburua da ikasleek beraien etorkizunerako ibilbideak aukeratzeko esparru hau ere oso kontuan hartzea da. Inguruan…

Read More