Birziklanet: Mikroinformatika heziketa ziklokoek prestatutako materiala Saharako kanpamenduetara bidean da

Ferixalekuko mikroinformatikakoek prestatutako ordenagailu, proiektore eta bestelako ekipamendu informatikoak Saharar kanpamenduetako eskoletara bidea hartu du aste honetan. Aurreko bidaian eraman ezin izan genuen materiala da hau, eta Saleh Zein Sidahamed, Saharaldeba elkarteko ordezkariak eramango ditu bere kotxe propioan.

Lerro hauen bitartez eskarrak eman nahiz dizkiegu diruz lagundu diguten Fagor Herrigintzari, Fagor Automationi, Laboral Kutxari eta ekipamendu informatikoa eman diguten Oñati Gestio Heziketari, Emuni eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateari.