Sexologia tailerra Almeneko LH 4. mailan

Ostiralean sexologia tailerra izan zuten Almeneko LH4ko ikasleek “Samurrak” elkartearen bitartez. Hainbat gai landu ahal izan zuten ikasleek, adibidez generoaren kontzeptua, gizartean dauden aurreiritzi desberdinak… Ikasleak “Eta gero zer?” PROIa lantzen ari direnez, lotura interesgarria izan da eta tailerrak PROIa aberasteko balio izan du. Gauza benetan interesgarriei buruz hitz egin ahal izan dute guztiek eta hausnarketa politak egon dira.

Garrantzitsua iruditzen zaigu txikitatik gai hauek gure haurrekin lantzea, gazte informatuago eta sendoagoak hezi ahal izateko.