Sin categorizar
Txokolatada digitala Atxabaltako kaleetan
Ikastolan landu dugun proiektu baten bueltan Txokolatada Digitala izeneko elkartasun kanpaina antolatu dugu aste honetan Aretxabaletako Mitate kalean. DBH3. mailako ikasleak izan dira protagonistak, eta kalera atera dira txokolate bero baten bueltan, hurbildu diren herritarrei teknologiaren inguruko zalantzak argitzera. Mugikorren bitartez nola egin kudeaketa insituzionalak, nola deskargatu eta instalatu aplikazioak…Askotarikoak izan omen dira kontsultak. Jende…
Read MoreKosner Baskonia-ren partidua ikustera joango gara abenduaren 17an!
Datorren abenduaren 17an, urtero bezala, Kosner Baskoniaren partidua ikustera joango gara. Euroligako partidua izango da eta aurkaria Monako taldea. Izen-emateak abenduaren 3an zabalduko dira eta apuntatzeko azken eguna abenduaren 10a izango da. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileek bidaliko diete gurasoei izena emateko informazio guztia. Edozein zalantza izanez gero, beraiekin jarri zaitezkete harremanetan. Aurten, prezio ezberdina izango da…
Read MoreGaztelupeko DBH3ko ikasleak Eusko Legebiltzarrean
Gaztelupeko DBH3koek Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitza bisitatzeko aukera izan dute azaroan zehar. “Ta zer ez da berdin” PROI-aren harira gizartea antolatzeko botere mota ezberdinak landu dituzte, eta honekin lotuta, Eusko Legebiltzarrean zuzenean bizi izan dute zer den parlamentu bat. Gasteizera joan direla aprobetxatuz, inguruko museoak ere bisitatu dituzte.
Read MoreAKE-ko denboraldia aurrera doa!
Gure Arizmendi Kirol Elkarteko kirolariak denboraldi erdialdera hurbiltzen dabiltza eta indartsu eta gogoekin dihardute beraien txapelketak aurrera ateratzen. Gainera, poliki poliki gabonetara heltzen gaude eta bertan antolatzen diren txapelketak ere itxura hartzen ari dira, aurki aurkeztuko dugularik gure kasuan antolatzen dugun gabonetako futbol txapelketa. Asteburu berezia izan da batzuentzat futbolaren gaian, izan ere, Emakumezkoen Euskal…
Read MoreBadator BAZARALDIA!
Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez egingo den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian derto pasatzeko ekimena! Azaroaren 24 eta abenduaren 2a bitartean izango da txapelketa. Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ia nork ateratzen…
Read MoreLanbide Heziketakoen “Mugarik Gabeko Ikasgelak” proiektua bultzatu, Fagor -eko bazkide bazara!
Mikroinformatika Heziketa Zikloko ikasleekin lantzen dugun ordenagailuen birziklapenerako egitasmoarekin, Fagor Herrigintza programaren baitan abiatu den lehiaketan parte hartu dugu hirugarren urtez, Arizari Hezkuntza Elkartearen izenean. Afrikako eskoletara bideratzen jarraituko ditugun ekimenetarako dirua eskuratzeko, 60.000 €-tako dirulaguntza jasotzeko 3 proiektu sailkatuen artean gaude. Hiru kategoria daude Fagor Herrigintza programan, eta hauek izan gara klasifikatuak: 20.000 €:…
Read MoreGUNEKO IRUDIAK
2025-2026 IKASTURTEA BESAIDE IKASTURTE AMAIERA https://photos.app.goo.gl/kvewr86mWHbv5A4j6 ESKERRIK ASKO TELLAMENDI! https://photos.app.goo.gl/GrgmtsofoponjT7X6 UDALAITZ ETA ANBOTOKOAK IKASTOLAKO EGUNEKO DANBORRADAN https://labur.eus/danborra ANBOTOKOAK GAZTELUONDOKO BIDELAGUNEKIN https://labur.eus/bidelagun MURUKOAK AZOKAN ETA PARKEAN https://labur.eus/azokan GALARTZARA IRTEERA UDALAITZ https://labur.eus/galartza26 MURU https://labur.eus/galartzaII ANBOTOKOAK BEIZAMAN Gaua pasatzera Beizamara joan dira https://labur.eus/n07paikm BESAIDEKOEN IRTEERA 2 urtekoak Santa Barbaran ederto pasatu genuen https://labur.eus/Santabarbara UDALAITZEKOAK ARTEAREN BUELTAN Olarteko artista…
Read MoreEzkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan
Aurreko larunbatean Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan. Giro ezin hobean ospatu genuen, eguraldi zoragarria tarteko bertan bildu ginenok jolas desberdinetan aritzeko aukera izan genuen. Eguna hasteko Ezkurtxoren bisita izan genuen, eta ondoren talde desberdinetan banatuta goitibeheretan, ipuin kontaketan, txalaparta jotzen, jolas desberdinetan eta abar parte hartzeko aukera izan genuen. Amaitzeko denok batera mokadutxo bat jan …
Read MoreGarabidekoen bisita Almenen
Garabidekoen bisita izan dugu Almenen. Herrialde askotako pertsonak izan ditugu taldean, eta egoera desberdinetan dauden hizkuntza desberdinen hiztunak izanik honen inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. Beraiek gure Ikastolako errealitatea ezagutzeko parada izateaz gain, gure hezkuntza eredua ezagutu eta euskararekin izan dugun esperientzia partekatzeko aukera izan dute. Gunea bistatu ostean ostean, arratsaldea LH4ko ikasleekin pasatu dute.…
Read MoreLeintz Eskola Kirolak “jendearen babesarekin” hasi du ikasturte berria
Leintz Eskola Kirolak hasi du ikasturte berria. Atzo egin zuten urtea behar den moduan hasteko jaia, eta ikastetxe guztietako neska-mutikoak gonbidatu zituzten, eskola kirolean izena emanda egon ala ez. Eskola Kirolak derrigorrezkoa izateari utzi dion honetan, 700 neska-mutikoekin hasiko dute ikasturtea; antolatzaileek jendearen babesa nabarmendu dute. Ekitaldian Arrasateko Udaleko ordezkariak, kirol teknikariak, Athlon-eko ordezkariak eta…
Read More