Txokolatada digitala Atxabaltako kaleetan
Ikastolan landu dugun proiektu baten bueltan Txokolatada Digitala izeneko elkartasun kanpaina antolatu dugu aste honetan Aretxabaletako Mitate kalean. DBH3. mailako ikasleak izan dira protagonistak, eta kalera atera dira txokolate bero baten bueltan, hurbildu diren herritarrei teknologiaren inguruko zalantzak argitzera. Mugikorren bitartez nola egin kudeaketa insituzionalak, nola deskargatu eta instalatu aplikazioak…Askotarikoak izan omen dira kontsultak. Jende asko gerturatu omen da orotara eta giro goxoan jardun omen dute hontaz eta hartaz berbetan. Herritarren ongizaterako dauden erakundeen antolakuntzak ezagutzetik abiatuta, ikasleak beraiek eragile gisa kokatzen dira proiektu honetan, eta herrira begira zein ekarpen egin dezaketen erabakitzen dute.
Ekimenak isla izan du zenbait komunikabidetan. Goienan esate baterako, edo Euskadi Irratiko Faktoria programan (33:45 minututik aurrera)
Bestela ere, hemen bideoa, goizak eman duenarekin.