Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan

Aurreko larunbatean Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan. Giro ezin hobean ospatu genuen, eguraldi zoragarria tarteko bertan bildu ginenok jolas desberdinetan aritzeko aukera izan genuen. Eguna hasteko Ezkurtxoren bisita izan genuen, eta ondoren talde desberdinetan banatuta goitibeheretan, ipuin kontaketan, txalaparta jotzen, jolas desberdinetan eta abar parte hartzeko aukera izan genuen. Amaitzeko denok batera mokadutxo bat jan …

Read More

Garabidekoen bisita Almenen

Garabidekoen bisita izan dugu Almenen. Herrialde askotako pertsonak izan ditugu taldean, eta egoera desberdinetan dauden hizkuntza desberdinen hiztunak izanik honen inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. Beraiek gure Ikastolako errealitatea ezagutzeko parada izateaz gain, gure hezkuntza eredua ezagutu eta euskararekin izan dugun esperientzia partekatzeko aukera izan dute. Gunea bistatu ostean ostean, arratsaldea LH4ko ikasleekin pasatu dute.…

Read More

Leintz Eskola Kirolak “jendearen babesarekin” hasi du ikasturte berria

Leintz Eskola Kirolak hasi du ikasturte berria. Atzo egin zuten urtea behar den moduan hasteko jaia, eta ikastetxe guztietako neska-mutikoak gonbidatu zituzten, eskola kirolean izena emanda egon ala ez. Eskola Kirolak derrigorrezkoa izateari utzi dion honetan, 700 neska-mutikoekin hasiko dute ikasturtea; antolatzaileek jendearen babesa nabarmendu dute. Ekitaldian Arrasateko Udaleko ordezkariak, kirol teknikariak, Athlon-eko ordezkariak eta…

Read More

Lanbide Heziketakoek elkarlanean berregokitutako ordenagailuak Senegalgo unibertsitatera heldu dira

Elkartenet, Aretxabaletako Yaakar elkartea, Mbam Daspora elkartea, Arizmendi Ikastola eta Senegalgo Mbam udalararen arteko lankidetzari esker, gure Ikastolako Mikroinformatika heziketa zikloko ikasleek Elkartenet elkartearekin elkarlanean prestatutako ordenagailuak Senegalgo Mbam udalerrira iritsi dira. Bertan, unibertsitatean ikasketak hasiko dituzten 98 ikaslek jaso dituzte ordenagailu eramangarriak (iaz bigarren hezkuntzako 50 ikaslek jaso zituzten). Goiena.eus-en argitaratutako albistea, hemen.

Read More

BERAko udalekuak (2.txanda)

7.EGUNA – UZTAILAK 12 Atseden gutxiko aste baten ostean, gaurkoan gorputzak egun guzti hauetako nekea igerri eta kostata jaiki gara…izarak gainetik ezin kendu! Gosaldu, posible den heinean, indar gutxi batzuk berreskuratu eta maletak hankaz gora dauzkagunez, gure arropa, material…guztia maletan sartzen ibili gara. Ze lan nekeza!! Ea ez zaigun ezer aterpetetxean geratzen… Elkarlanean maletak txukundu…

Read More

ARBIZU 2025 1. TXANDA

Kaixoo familia!! Hona hemen Arbizuko 1. txandaren informatzeko kanala. Bertan egunero zeozer idazten saiatuko gara, batzuetan larri ibiltzen garen arren. Beste barik hemen hasten dira Arbizuko Udalekuak. Gurekin batera gozatu! Hemen dituzue argazkien albuma, egunero elikatzen joango gara! Hona hemen udalekuko bideoa ere bai! 1. Eguna (Uztailak 1) Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate atzean utzita Arbizura…

Read More

Almeneko 1. mailakoen kurtso amaierako irteera Basondora

Almeneko 1. mailakook Basondora egin genuen kurtso amaierako irteera . Animalia desberdinak ikusi eta horien inguruan ikasteko aukera izan genuen. Primeran ibili ginen inguru zoragarri horretan, eta naturarekin kontaktuan egoteko aukera ederra izan zen. Taldean jolastu, ikasi eta gozatu genuen egun osoko irteera honetan.

Read More

Santa Teresako ikasleak Lekeition izan dira

Pasa den astelehenean, hilak 2an, Santa Teresako lehenengo eta hirugarren mailako ikasleak Lekeition izan ziren egun pasa.  Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, ederto pasa zuten egunean zehar. Isuntza arraun elkartearen instalakuntzak bisitatu zituzten eta eta traineretan ibiltzeko aukera izan zuten ere. Ondoren bazkaltzeko tarte bat hartu zuten eta hondartzan jolasten bukatu zuten eguna. Arraun…

Read More

Debagoiena Bailarak mailaz igotzea lortu du!

Joan zen astean bukatu zuen denboraldia Debagoiena Bailarak, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñatiko neskez osatuta dagoen taldeak. Urte bikaina izan dela esan genezake, izan ere, lehen itzulian igoera faserako sailkatu ziren partidu asko irabazi ostean. Bigarren fasean (igoera fasean), lehenengo postua lortu zuten, Orioko Intxaurdi, Goierri Gorri eta Martutene taldeak mendean hartuz eta Ohorezko Erregional…

Read More

Lanbide Heziketakoek amaiera eman diote “Belaunaldien artean Bizitza Betea” proiektuari

Ikasturte hasieran martxan jarri genuen belaunaldien arteko ekimenari iritsi zaio amaiera, izan ere, “Belaunaldien artean Bizitza Betea” proiektuak eman ditu ikasturte honetan eman eman beharrekoak. Eta etorkizunean? Datorren ikasturtetik aurrera, hartu duen martxari jarraipena emango dio proiektu honek. Nahiz eta Foru Aldundiko programatik kanpo izan, ekimen hau baliatuko dugu gure ikasleen gaitasunak (teknikoak zein zeharkakoak)…

Read More