BERAko udalekuak (2.txanda)

7.EGUNA – UZTAILAK 12

Atseden gutxiko aste baten ostean, gaurkoan gorputzak egun guzti hauetako nekea igerri eta kostata jaiki gara…izarak gainetik ezin kendu! Gosaldu, posible den heinean, indar gutxi batzuk berreskuratu eta maletak hankaz gora dauzkagunez, gure arropa, material…guztia maletan sartzen ibili gara. Ze lan nekeza!! Ea ez zaigun ezer aterpetetxean geratzen…

Elkarlanean maletak txukundu eta kiroldegira joan gara dutxa goxo bat hartzera. Etxera itzultzean, dotore-dotore jantzi, usain ona dugula ziurtatu eta goseturik egonik, bazkari ederra izan dugu udalekuari amaiera ezinhobea emateko. Mmmmmmm!!

Taldeko argazkiak eta autobusera! Amaitu da aurtengo BERAko abentura.

BERAko udalekuek beste behin irakatsi digute gure altxorrak zaindu egin behar direla eta zein garrantzitsuak diren guretzako ELKARLANA, EUSKARA eta NATURA. Izugarria izan da, laister ikusiko dugu elkar aitatxo eta amatxo.

Besarkada handi bat. GORA BERA!

6.EGUNA – UZTAILAK 11

Goizean goiz jaiki eta bapo gosaldu ostean, autobusera igo gara. Hondarribira joan gara gure bi protagonisten erronkak burutzeko asmoarekin, eta ondorioz egun polit bat pasatzeko asmoz.

Horrela, ba, Hondarribira heldu eta jolas batzuk eginda, herria ezagutzeko parada izan dugu. Herria ezatutzeaz bat gure mugalari txikiak gosetuta janari eske hasi dira. Hortaz, itsaso ondoan otarteko goxoak jan ditugu. ÑAM, ÑAM, ÑAMM….

Deskantso txiki bat eta gero, gorputzak berotuta, guztiok txipli-txapla uretara joan gara. Hondartzan ederto ibili gara uretan freskatzen eta hare artean jolasten. Autobusa hartu, etxera bueltatu eta gaurkoan azken afariaz disfrutatzeko momentua izan da. 

Hortik gaubelara joan gara eta bertan ikuskizuna: TXANTXA GABA eta itxiera on bat emateko, DISKO FESTA! Gaubela amaitzear zela, KIXMI eta KOXME agertu dira. Eskerrak eman dizkigute egindako lan guztiagatik eta hori eskertzeko seguruenik biharko egunean sariren bat jasoko dutela gure haurrek. 

Haurrak baina helduak ere, oso nekatuta gaude, baina aldi berean INDARREZ BETETA GOAZ OHERA, helburu guztiak beteta eta motxila esperientzia eta ikasketaz lepo. 

Bihar etxera itzultzeko unea izango da, baina oraindik azken orduak topera aprobetxatuko ditugu! BIHAR ARTE GUZTIOI!

IMG_5486

5.EGUNA – UZTAILAK 10

Gaurkoan, goizean goiz lehenengo eguzki izpiekin esnatu eta bizkor-bizkor gosaldu eta gero, IRISARRI LANDera joateko momentua da. YUJUUU! Motxilak atzo gabetik prest utzi genituen, gaurko denbora hasieratik amaierara topera aprobetxatzeko. Autobusa hartu eta parkera iristean, bi taldetan banatu gara. 

Parkearen ingurune naturalak eskaintzen dituen ekintzek benetan gozatzea eragin digute. Tirolinen bitartez, inguruko paisaiaz disfrutatzeko aukera izan dugu, nahiz eta hasiera urduritasun momentuak bizi. Arbolismoarekin ordea, zuhaitzetan gora eta “BERA” ibiltzearekin, zer nolako oreka daukagun demostratu behar izan dugu. OSO ERREZ IBILI GARA ZUHAITZETAKO IBILBIDE DESBERDINETATIK! PROFESIONAL BATZUK GARA!

Bazkal ostean, jolas parketan aritu gara beste udaleku batzuetako ikasleekin batera jolasten. Oso polita izan da ikasleak beste gazte batzuekin harremantzen ikustea. 

Atrakzio eta jarduera ezberdinek egun aparta pasatzeko aukera eman digute. Zalantzarik gabe, berriz ere bueltatzeko gogoz geratu gara. Eskerrik asko esperientzia zoragarri honengatik. 

Iluntzearekin batera, gaubela-ikuskizunak alde batera utzi behar izan ditugu, hain zuzen ere, afal ostean monitore batzuk, inork ezer jakin gabe, galdu-desagertu direlako :(. Horrela, ba, urduritasun eta ezjakintasun horren aurrean, linternak hartu eta herritik baina bereziki aterpetxe ingurutik monitoreen bila ibili gara. Kostata eta bere denbora eraman digu, baina zorionez guztiak onik aurkitu ditugu. Agian PUTZUZAIN aritu da gutariko batzuk bahitu nahian? Ez dakigu…monitoreek ezta, zorabiatuta zeuden.

KIXMI eta KOXME agertu dira eta ELKARLANAREN garaikurra emateaz bat, biharko beste abentura bat proposatu digute, oraingoan kostaldean!

Bihar arte guztioi! Gutxi geratzen da elkar ikusteko!

IMG_5486

4.EGUNA – UZTAILAK 9

Egun on! Gauen zehar zeharo deskantsatu eta gero, beti bezala jangelara jaitsi, gozaldu eta indarrak hartu eta gero eguneko lehenengo ekintzarekin hasteko momentua iritsi da. Taldeko kamisetak jantzi, eta KIXMI eta KOXMEK emandako pista batzuen bitartez, taldeka herrian zehar ginkana bat burutu dugu. Horretarako, galderak erantzun eta aldi berean erronka dezberdinak eraman ditugu. Polita izan da BERAko herria koloreztatzea eta herri txukun honetako txoko bereziak ezagutzeko. 

Goizeko beroak neke-neke utzi digu eta zeharo eskertu dugu bazkal ordua zein ondorengo deskantso unea. Pilak kargatu eta gero, eguzkitik babesteko, falta diren azken bi taldeak gaubela prestatzen aritu dira eta gainontzekoak pultserak sortzen, mandalak marrazten, kometak egiten, masaje goxoak ematen…ibili gara, aurreko egunetan bezala. 

Arratsaldea iritsita, motxila prestatu, krema tope eman eta piztinara joan gara. NOLA ESKERTU DUGUN BAÑUA HARTZEA! Pare bat orduz bertan egon eta gero, merixanda jan eta aterpetxera itzultzean, goizeko ginkanako puntuazioak ezagutzera eraman ditugu. Nahiz eta talde bat nagusitu, esan beharra dago GUZTIAK izan direla GARAILE, erakutsitako kiroltasun, ilusio eta grinagatik. 

Afaldu eta gero, gaurkoan ere IZUGARRIZKO gaubela eskeini digute zuen seme-alabek. Publikoa konektatzea lortu dute behin eta berriz eta denok disfrutatu dugu guztiz. 

Egunak aurrera doaz eta neurri batean gure gorputzak igertzen du nekea. Baina, jakin, datozen egunak ekintzaz beterik datozela eta GUK DENA EMATEN JARRAITUKO DUGULA!! Patxo erraldoi bat familia, ondoloin!

IMG_5486

3.EGUNA – UZTAILAK 8

Musika goxoarekin esnatu ostean, indarrak hartzeko bapo gosaldu eta mendira joateko ilusioz, umorez eta gogoz bete ditugu motxilak. Lehenengo ostarteekin batera, mendirantz abiatu gara guztiok batera, KIXMI eta KOXMEk zeharkatzen dituzten mugetarantz. 

Eguraldia lagun izan dugu mendira joateko, ostarteak eta giro frexkoa. Maldan gora Euskal Herria eta Ipar Euskal Herria banatzen dituen Ibardingo bentara heldu gara. Batzui beste batzuei baino gehiago kostatu arren, denok osotasunean iristea lortu dugu!! Tontorretik, euskal kostaldeko paraje ikusgarriez gozatzeko aukera izan dugu.

Ondoren, aterpetxera jaitsi gara eta bazkari goxo-goxoa izan dugu bertan, mugaz bestaldeko menu paregabea! Bazkal ostean, giroa epela zenez, igerilekura joatea erabaki dugu. Horrela, ba, Igerilekura joateko bainujantziak jantzi, krema eman, toailak hartu eta askaria jan dugu. NOLA ESKERTU DUGU BAIÑU ON JAT HARTZEA!!

Ostean, egoitzara bueltatu gara eta bertan, talde batzuk gaubela prestatzen aritu eta besteak jolas librean ibili eta gero, bapo afaldu dugu. 

Gaubelan, bi talderen ikuskizunak izan ditugu, antzerki, txiste eta dantzak…KIXMI eta KOXMEREN bisita ere izan dugu. Mugatik etorri dira arnasestuka, PUTZUZAInengandik ihesi. Umeei NATURAREN garaikurra eman diete eta etxera itzula dira merezitako atsedena hartzera.

Besterik gabe, gu lotara goaz, Bihar ikusiko da zer dakarkigun egunak. Ondoloin ZZZzzzZZZzz

IMG_5486

2.EGUNA – UZTAILAK 7

Goizean goiz jaiki (batzuk kostata) eta gosaltzera joan gara. Bigarren eguna hastearekin batera, ezuzteko galanta izan dugu. Eguraldia ez da esperotakoa eta eguneko plangintza guztiz aldatzea tokatzen zaigu. Gauzak horrela, B plana martxan jarri eta ilusioa galdu gabe, egunari ahalik eta hobeen aurre egiten ahalegindu gara. EGURALDI TXARRAK EZ DITU GURE UDALEKUAK HONDATUKO! 

Aterpetxeko espazio ezberdinetan ekintza ezberdinak burutu ditugu. Bazkatzeko, gure jangelan geratu beharrean herriko kiroldegira joan gara, hura ezagutzeko eta bazkal ostean jolas desberdinak egiteko. Guztiok elkarren arteko zein taldeen arteko jolasetan trebe aritu eta gero, deskantso txiki bat hartzeko unea iritsi da. Gutako 2 talde gaueko gaubela antolatzen ibili gara. Gustatuko zaie gainontzekoei? SEGURU BAIETZ! Beste taldeko kideok, ordea, pultserak egiteko, masajeak emateko, mandalak marrazteko…aprobetxatu dugu. 

Arratsaldea iristearekin bat, merixendia jan eta herrian zehar bandera jolasa egin dugu. Lehia bizia sortu da taldeen artean, bakoitzak bere bandera defendatu nahian, baina lehia horren aurrean KIROLTASUNA nagusitu da. Talde irabazleak ikurriñaren bitartez ospatu eta gero, dutxa on bat hartu dugu kiroldegian. UUUFF, BEHARREZKO GENUEN!

Afariarekin indarrak hartzearekin bat, gaurko bi taldeek sekulako gaubelaz disfrutatzeko aukera eskaini digu. A ZER NOLAKO ARTISTAK DITUGUN! Datozen egunetan, gainontzeko taldeen txanda izango da. LORTUKO DUTE GAURKO HOBETZEA? Ikusi beharko da…Gaubela amaitzear zela, KIXMI eta KOXME gure lagun mugalarien bisita jaso dugu. Mugaz bestaldetik etorri dira eta nekatuta daude zeharo, bi egun daramatzate alde batetik bestera PUTZUZAIN maltzurrarengandik ihesi eta Ibardingo bentan egingo dute lo, halere, altxorrak bertaraino eramateko nekatuegi daude. Horregatik, laguntza eskatu digute eta 3 garaikurrak lortzea izango da udaleku hauetako helburua.

Jasotako proposamenarekin eta argi dugulakoan lortuko dugula, ohera joateko momentua da. Seguru gaurko gaua loa hartzeko errazagoa izango dela! Besarkada bat guztioi!

IMG_4612

1.EGUNA – UZTAILAK 6

Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasatetik autobusa hartu eta gero, Berara ilusioz beteta iritsi gara. Datozen egunetan gure etxea izango dena ezagutzeko unea heldu da. Maletak zein logelak antolatu ostean, merienda jan eta talde kohesioko dinamikak, talde izaera sendotzeko banderak, taldeko ohiuak…prestatzen ibili gara, hain zuzen ere, gabean taldeko aurkezpenak egin beharko ditugulako.  

Ondoren, herriko parke ezberdiñetan ibili gara jolasten eta “irteera” txiki hori herriko puntu desberdinak ezagutzeko aprobetxatu dugu. Gainera, parkean zeuden herritarrekin jolasteko aukera izan dugu. 

Gaba iristear, aterpetxera bueltatu, afariaren bitartez indarrak batu eta gaubela prestatzen aritu gara. Talde original, alai, ausart eta erakargarrienak bere saria jasoko du. Nor izango da? Gaubela polit bat bizi eta gero (A ZER NOLAKO TALDEAK DITUGUN!), hortzak garbitu eta lehenengo gabari aurre egiteko momentu iritsi da. AI AMA, GAI IZANGO GARA GURE GURASO GABE BIZKOR LOKARTZEKO? Ez dakit ba nik…Kontatuko dizuegu.

Argi dago, bihar beste egun bati ekiteko lo egin eta deskantsatzea ezinbestekoa dela, beraz, bihar arte familia.  

Ea zein sorpresa gordetzen digun biharko egunak!

IMG_5486