Debagoiena Bailarak mailaz igotzea lortu du!

Joan zen astean bukatu zuen denboraldia Debagoiena Bailarak, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñatiko neskez osatuta dagoen taldeak. Urte bikaina izan dela esan genezake, izan ere, lehen itzulian igoera faserako sailkatu ziren partidu asko irabazi ostean.

Bigarren fasean (igoera fasean), lehenengo postua lortu zuten, Orioko Intxaurdi, Goierri Gorri eta Martutene taldeak mendean hartuz eta Ohorezko Erregional mailarako txartela lortuz.

Emakumezkoen Gorengo Maila 2 taldez konposatua egon da, eta bukaeran, finala jokatu zuten Landetxa taldearen aurka, 1-3ko porrotaz amaitu zena. Gure neskek ezin izan zuten garaipen batekin denboraldi eder hau borobildu, baina lan handia egin dute Ohorezko Erregional mailara igotzeko, beraz, zorionak neskak!

Hemen Taldeak igoera lortu zuen eguneko erreportai txiki bat;

https://goiena.eus/debagoiena/1747506390274-debagoiena-bailarak-igoera-lortu-du

______

Bestalde, Arizmendi-Udako gure neskak kadeteen 1.mailako kopako final erdietara heldu ziren, bertan Usurbilen aurka 2-4 galduz eta kanporatuak geratuz. Hauen denboraldia ere zoriontzekoa izan da, bilakaera oso polita egin dutelarik.