Sin categorizar
Ate Irekien jardunaldiak egingo ditugu Lanbide Heziketan
Gure Ikastolako Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzera emateko, Ate Irekien jardunaldiak egingo ditugu, apirilaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Arrasateko Ferixaleku gunean. Interesa duen edonor gonbidatuta dago lau Heziketa Zikloak ezagutzera; Erdi mailan, Osasun larrialdiak, Erizaintzako zaintza osagarriak eta Mikroinformatikako sistemak eta sareak. Goi mailan, berriz, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI). Bestalde, jakin gaur eta bihar…
Read MoreAlmeneko LH 6koak “Bafle moreak” PROIarekin
Almeneko 6.mailakoekin batera, Lore Martinez (parlamentaria) eta Malena Gonzalez (berdintasuneko teknikaria) izan ziren atzo parekidetasunaren inguruan hitz egiten. Eskerrik asko bikote, gauza asko ikasi genituen!
Read More“Baga higa biga” saioa Gaztelupen Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien eskutik
Aste honetan, Gaztelupeko DBH 3. mailako ikasleekin Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez egon dira “Baga Biga Higa” saioa ematen. Musikariak hizlari eta kantari ibili dira, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizitzen baitute, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatzen dituzte baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak. “Baga Biga Higa” euskarazko…
Read MoreIndustria Eguna ospatu dute Gaztelupeko DBH 4ko ikasleek inguruko enpresak bisitatuz
Gaur, abenduaren 12a, Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek Industria Eguna 2024 ospatu dute, Gipuzkoako industriaren errealitatea ezagutzeko aukera paregabea izan duten egitasmoan parte hartuz. Ekimen hau Adegi elkarteak antolatu du, helburu nagusitzat hartuta gazteen artean industria sektorearen erakargarritasuna eta etorkizuna sustatzea. Industria Egun honek, batetik, prestakuntza teknikoak eta zientzia eta teknologia alorrak (STEM) nabarmentzea du…
Read MoreHezkuntza ez-formaleko urte amaierako eta hasierako ekintzak
HHko bigarren tailerrak bukatzear daude, beraz, urtarrilean hirugarren tailerrekin hasiko gara. Oraingoan, patinajea, kirol jolasak, abesbatza eta zunba izango ditugu gune ezberdinetan. Beraz adi egon izen emateak egiteko. Aste honetan, monitore eskolako izen emateak itxiko ditugu eta urtero bezala zuen parte-hartzea ikaragarria izan da. Hauxe arrakasta! Hortaz, 4 talde (2 Almenen eta 2 Gaztelupen) sortuko…
Read MoreEskoriatzako Udaletxeko Euskara teknikariaren bisita Almenen, DBH 2koen “Sar dadila kalabazan” proiektuaren baitan
DBH2 mailan “SAR DADILA KALABAZAN” proiektuarekin loturak egiten laguntzeko Eskoriatzako Euskara teknikaria den Mari Carmen Arrieta eta Olaia laguntzailea izan ditugu gurean. Euskararen ezagutza eta erabileraren datuak ezagutzeaz gain momentu honetan pil-pilean dauden ikerketen emaitzak ere eman dituzte. Asko ikasi dugu! Eskerrik asko!
Read MoreIgerilekuko jarduerak eta eskubaloi txapelketa egingo ditugu zapatuan!
Asteburu honetan, azaroaren 16an, bi ekintza burutuko ditugu. Alde batetik, LH 3-4. mailako ikasleak igerilekuko jardueretan murgilduko dira Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta izen ematea azaroaren 13rarte dago zabalik, hemen daukazue izean emateko bete beharreko formulategia. Bestetik, LH 5-6. mailako ikasleek eskubaloi txapelketa jokatuko dute Arrasateko musakola kiroldegian. Arrasate eskubaloi elkarteko kideak LEK-eko saioetan eskubaloia irakasten…
Read More“12 ikastetxe 12 tontor” egitasmoaren 5.edizioa
Mendi berrien konkistan, bagoaz probintzietan barrena! Ukaezina da, etxeko mendiek xarma propioa dutela: izugarriak, ezagunak, lagunartekoak eta atseginak izan ohi dira guretzat, baina Euskal Herrian badira hainbat txoko ezkutu, hainbat bizipen eta aukera berri. Hainbeste bide-xidor ditugu oraindik ezagutzeko… Euskadiko lurra mapa batean behatzen badugu, eremu txiki baina aberatsaren potentzial naturala mugagabea dela konturatzen gara.…
Read MoreGaztelupeko Batxilergoko ikasleek Bergarako Laboratorium bisitatu dute
Aurreko ostiralean, Gaztelupeko Batxilergoko lehen mailako Giza ibilbideko ikasleek Bergarako Laboratorium museora irteera egin zuten. Bisitaren helburu nagusia Ilustrazio garaian murgiltzea eta garai hartako ideietatik gaur egungo zientziara arteko bilakaera aztertzea izan zen.Museoan zehar, ikasleek artxibo historikoa ikusteko aukera izan zuten, baita erakusketa iraunkorrak eta museoko atal ezberdinak bisitatzeko parada ere. Laboratoriumak eskaintzen dituen baliabideei…
Read MoreLeintz Eskola Kirolak irudi berria dauka
Bi hamarkaden esfortzuak, talde-lanak eta pasioak eraman gaitu gaur egun gauden momentura.Ilusio handiz egindako lana aurkeztera gatorkizue oraingoan, ibilaldi honek ondo merezi baitu Leintz Eskola Kiroleko irudi aldaketa: logotipo berria, webgune berria eta sare sozialen perfil sorrera (Instagram eta WhatsApp kanala). EZAGUTU GURE WEB ORRIA (Egin klik) EGIN ZAITEZ INSTAGRAMEKO JARRAITZAILE (Egin klik) JARRAITU GURE…
Read More