Ate Irekien jardunaldiak egingo ditugu Lanbide Heziketan
Gure Ikastolako Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzera emateko, Ate Irekien jardunaldiak egingo ditugu, apirilaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Arrasateko Ferixaleku gunean. Interesa duen edonor gonbidatuta dago lau Heziketa Zikloak ezagutzera; Erdi mailan, Osasun larrialdiak, Erizaintzako zaintza osagarriak eta Mikroinformatikako sistemak eta sareak. Goi mailan, berriz, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI).
Bestalde, jakin gaur eta bihar (apirilak 1 eta 2), GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren azokan egongo garela, Arrasateko Kulturateko klaustroan.
Aurrematrikula epea maiatzaren 5etik 23ra izango da.
Informazio gehiagorako, bisitatu web gunea.
Zatoz gure Lanbide Heziketako eskaintza gertutik ezagutzera!