Maiatzaren 5etik 23ra izango da aurrematrikula epea Lanbide Heziketan

Datorren astelehenean, maiatzaren 5ean, zabalduko da aurrematrikula epea Lanbide Heziketan, eta maiatzaren 23ra arte luzatuko da. Aurrematrikula Arrasateko Ferixaleku eta Zaldibar guneetako idazkaritzetan egin ahal izango da, astelehenetik ostiralera.

Gure Ikastolan Hasierako, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketan eskaintza zabala daukagu. Hasierako Lanbide Heziketan, Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantentze Lanak; Erdi Mailan, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak, Osasun Larrialdiak eta Erizaintzaren Zaintza Osagarriak; eta Goi Mailan, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI). 

Ezagutu gure web gunean Ferixaleku eta Zaldibar guneetan ditugun ziklo guztien berezitasunak. Eta gure eskaintza gertutik ezagutzea nahi baduzu, zure bisita pertsonalizatua eskatu dezakezu, hemen.

Zatoz Lanbide Heziketa ezagutzera!