
Gaztelupeko DBH 4.mailako artistikako ikasleek graffiti eta mural ikastaroak izan dituzte
Gaztelupeko artistikako ikasleek arte urbanoaren esparruan murgiltzeko aukera izan dute azken asteotan. Aste Santuaren aurretik graffiti ikastaroa jaso zuten, eta horren emaitza gisa, ikastolako laugarren solairuko patioan “Gaztelupe” izenburuko graffiti handi eta koloretsua sortu zuten. Lan honek ikasleen sormena eta talde-lana islatu ditu modu bikain batean.
Ikasketa esperientzia horri jarraipena emanez, aste honetan mural tailerra garatu dute. Oraingoan, bigarren solairuko patioan mural handi bat margotu dute, ikasleek beraiek diseinatutako irudiak erabiliz. Ekimena hezkuntza artistikoaren eta espresio pertsonalaren aldeko apustu sendoa izan da, eta aldi berean, Gaztelupeko espazioak edertzeko aukera eskaini du.
Ikasleek balorazio oso positiboa egin dute, eta etorkizunean antzeko proiektuetan parte hartzeko nahia adierazi dute. Honelako jarduerek arte plastikoek ikasleen motibazioan eta autoestimuan duten eragina nabarmendu dute.