Giro paregabea eta parte-hartze handia Leintz Eskola Kirolaren festan

Pasa den ostiralean, urriaren 9an, Leintz Eskola Kiroleko hasierako jaialdia ospatu genuen bigarren aldiz Aretxabaletan. Ikasle eta familia asko hurbildu ziren eta jendearen babesarekin jai arrakastatsu eta polita izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu zire ikasle eta familiei. Hasierako jaiko bideoa ikusteko egin KLIK! Astean zeharreko saioekin jarraitzen dugu eta urriaren 24an asteburuetako ekintzekin…

Read More

Surf ikastaroa Deban, GIKAI zikloko ikasleen ikasturte hasiera borobiltzeko

Arizmendi Ikastolako GIKAI heziketa zikloko 1. eta 2. mailako ikasleek modurik osasuntsu eta alaienean eman diote hasiera ikasturte berriari: surf ikastaro bat eginez Debako hondartzan. Itsasoa eta eguraldia lagun izan genituen egun osoan zehar. IPAR SURF-eko monitoreen gidaritzapean, ikasleek uhinen artean gozatzeko eta elkarrekin talde-harremanak indartzeko aukera bikaina izan zuten.  Giro ezin hobean ikasleak topera…

Read More

PISA txostena eta irakurketaren ulermena: elkarrizketa TU Lankiden

Azkenaldian PISA txostenak irakurmenaren inguruan kaleratutako datuek ez gaituzte ustean harrapatu. Hain zuzen ere, irakurketaren ulermenari buruz txostenak dioena ez da sorpresa bat izan guretzat; Arizmendi Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu zein aztertu dugun kezka da. Gai honen harira, TU Lankide aldizkariak Mireia Muruamendiaraz Ikastolako Zuzendaria elkarrizketatu du. Bertan, egoeraren irakurketa, gure hezkuntza-komunitatearen ikuspegia eta…

Read More

ARBIZU 2026 2. TXANDA

KAIXOO FAMILIA!! ⛺🌿 Hona hemen Arbizuko 2. txandaren informazio kanala! Bertan egunero egiten ditugun ekintzen berri emateko intentzioa dugu. Aurreko egunetan nahiko larri ibili gara idazteko baina gaurko egunetik aurrera zeozer idazten saiatuko gara. Aurten ere indartsu hasi dugu abentura eta gure DBH 1eta 2. mailako ikasleak prest daude dena emateko. Gurekin batera gozatu dezazuen…

Read More

Gares 2026

UZTAILAK 6 Kaixoo kaixooo! Hemen lehenengo eguneko berriak! Gaur eguerdian Garesera iritsi eta harrera egin eta gero, bazkaldu egin dugu. A zelako beroa… Arratsaldean gure taldeak ezagutu ditugu. Eta gero, pistinara! Hor bai hartu dugula merezitako freskatua… Ze ondo pasatu dugun. Merienda eta gero, gure taldeko kamisetak tintatu ditugu, bandera sortu, oihua prestatu… Afari goxoa…

Read More

VIANA 2026 2.TXANDA

Egun on, azken aldiz Vianatar familia! Maletak egiteko denbora eduki dugu, eta erropa jasotzen eta tolesten uste genuena baino trebeagoak garela ikusi dugu. Baina… maleta ekarri genuena baino beteago eramaten dugu, lagun berriak, esperientzia, sentsazio eta emozioak… Zelako aste polita! Taldeka bildu gara eta aurtengo udalekuetako kamiseten banaketa egin dugu. Kamisetak jantzi ditugu eta gero…

Read More

LEKEITIO l.TXANDA

UZTAILAK 6 ETXERA! Aste ederra pasa dugu Bizkaiko herri txiki polit honetan! Mila esker guztioi. Ondo pasa oporrak! Argazkiak hemen UZTAILAK 5 Kaixo familia! Zer uste zenuten, energia gabe geldituko ginela? Ba ez, egun osoan zehar ekintza pila bat egin ditugu. Goizean, gosaldu eta gero, bandera jolasari ekin diogu, talde izaera sustatuz. Lehendabizi, taldeko oihuak,…

Read More

Xirristi-mirristi PROIaren erakusketa arrakastatsua izan da, bai horixe!

4. mailan Xirristi-mirristi PROIa lantzen aritu izan gara azken hilabeteetan. Proiektuaren galdera gidaria honakoa izan da: “nola emango ditugu ezagutzera sendabelarren onurak gure komunitatean?” Horri erantzuna emateko, sendabelarrak eta giza gorputzaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, askotariko jarduerak burutu izan ditugu. Gai honek duen garrantzia ikusita eta transmisioak Euskal Herrian izan duen eragina kontuan hartuta, ikasitako guztia…

Read More

Arizmendi Kirol Elkarteko jardunaldiak amaituz eta hurrengo denboraldiari begira jarriz

Ekainean sartu garen honetan, gure Arizmendi Kirol Elkarteko diziplina ezberdinetako entrenamendu eta jardunaldiak amaituz doaz. Kirolariak azken entrenamenduekin eta partiduekin gozatzen ari dira, eta hainbat txapelketa zein topaketatan parte hartu dute edo hartuko dute. Alde batetik, igeriketan hainbat topaketa izan dituzte maiatzean. Bergara eta Oñatiko igerilariekin entrenatzeko aukera izan dute, eta, azken igande honetan, urtea…

Read More

Almeneko LH6koak Bertitzen

6.mailako ikasleak etapa bukaerako irteera Bertitzera egin dute maiatzaren 25-27 bitartean. Oso ondo pasa dute eta balorazio oso ona egin dute ikasleek. Bertan, tirolina erraldoiak, arroila jeitsierak, zuhaitzetako ibilbideak eta bainu ederrak Bidasoa ibaiean egiteko aukera paregabea izan dute. LHri neurriko agurra emateko aukera paregabea!!

Read More