Gares 2026
UZTAILAK 6
Kaixoo kaixooo! Hemen lehenengo eguneko berriak! Gaur eguerdian Garesera iritsi eta harrera egin eta gero, bazkaldu egin dugu. A zelako beroa…
Arratsaldean gure taldeak ezagutu ditugu. Eta gero, pistinara! Hor bai hartu dugula merezitako freskatua… Ze ondo pasatu dugun. Merienda eta gero, gure taldeko kamisetak tintatu ditugu, bandera sortu, oihua prestatu…
Afari goxoa eta gero, gaubelarako azken prestaketak egin eta gaubelari ekin diogu. Gaubelan talde bakoitzak bere aurkezpena egin du: dantza, musika, oihuak… Gero Amets izeneko esploratzailea agertu da, eta Strok, bere lagun xelebrea. Ametsek azaldu du gaurkoan Garesera etorri dela, eta bihar natura ondo-ondo zaindu beharko dugula herrian. Agian hori egiten badugu zerbait emango digu trukean… Ikusiko dugu.
Ondoloin!!!!!!
UZTAILAK 7
Kaixo berriz! Gaur egun ederra pasatu dugu. Goizean, musikarekin esnatu, gosaldu eta txokoetan elkartu gara taldekideekin hitz egiteko. Gero herrira joan gara, herriko lehenengo ekintza egitera. Bertan ezkutatutako pertsonaia batzuk ezagutu ditugu eta haiekin jolas batzuk egin. Ze polita den Gares!
Tripa bete eta gero, lagunekin mahai jolasetan, pinponean, futbolinean… ibili gara. Eta gero bai, azkenean, pistinara! Bainu ederra hartu dugu, bai. Merienda jan, eta frontoiko itzalpera joan gara beste taldeen arteko jolas batzuk egitera. Afaldu, eta gaubela polita prestatu digute ikasle batzuek! Dantza, musika, antzerkia…
Azkenik Amets esploratzailea etorri da eta biharko erronka bota digu. Bihar herrian zehar euskara zaindu eta erabili beharko dugu, baldin eta altxor preziatu hori lortu nahi badugu… Ondoloinnnnn.
UZTAILAK 8
Gaur goizean gosaldu eta bandera jolasari ekin diogu herrian, euskara lau haizetara zabalduz. Bandera jolasa bukatu eta gero bainua hartu dugu pistinan bazkaldu aurretik. Ze erremedio!
Arratsaldean, jolasteko tartea hartu eta gero, pistinaren bidez aurre egin diogu beroari. A ze zortea gurea! Arratsaldea bukatzeko kantxan ur-jolasak egin ditugu. Busti eta busti! Egunari bukera emateko afari goxoa jan, pixka bat jolastu eta gaubela eduki dugu. Gaurko gaubelan ere haurrek partehartzea izan dute. “Got Talent” bat izan dugu gaurkoan: dantzak, abestiak, akrobaziak… A ze artistak ditugun gure artean!!
Gaubela eta gero hortzak garbitu eta ohera joan gara. Egun luzea izan da eta neka-neka eginda gaude. Gero eta gutxiago geratzen da… Gabooonnn!!!
UZTAILAK 9
Egun on! Gaur ere gosaldu eta herrira joan gara. “Hi selfie” jolasa egitera. Jolasak herria hobeto ezagutzeko aukera eman digu. Bazkalaurreko bainua hartu, eta bazkari goxoa jan dugu. Bazkal ostean marrazten, mahai-jolasetan, pinponean… ibili gara. Merienda jaten ari ginela Amets agertu da, eta gure altxorra lortzeko azken pista eman digu. Parkera joan gara, eta bertan altxorra aurkitu dugu. Merendola eder bat!
Merendola hori eta gero, frontoian pixka bat jolastu eta gure aterpetxera itzuli gara. Afaldu, eta mozorro festa!! Zenbat dantza egin dugun! Bukatzeko, ohera joan aurretik lasaitzeko, kanpora atera gara eta abesti bat abestu dugu goxo-goxo gitarrarekin. Bihar azken eguna izango da. Ondoloin!!! Aupa Gares!!!