ARBIZU 2026 2. TXANDA
KAIXOO FAMILIA!! ⛺🌿
Hona hemen Arbizuko 2. txandaren informazio kanala! Bertan egunero egiten ditugun ekintzen berri emateko intentzioa dugu. Aurreko egunetan nahiko larri ibili gara idazteko baina gaurko egunetik aurrera zeozer idazten saiatuko gara.
Aurten ere indartsu hasi dugu abentura eta gure DBH 1eta 2. mailako ikasleak prest daude dena emateko. Gurekin batera gozatu dezazuen nahi dugu!
Hemen duzue argazkien albumerako esteka, egunero argazki berriekin elikatzen joango garena!
UZTAILAK 7, ASTEARTEA
Iritsi gara Arbizuko Ekokanpinera! Giro paregabean etorri gara. Kanpinera helduaz bat, inguruak ezagutu eta bizikidetza arauak zeintzuk izango diren azaldu ditugu. Behin kokatuta, logelako taldeak zehaztu, gure begiraleak izango direnak aurkeztu eta udalekuetan zehar egingo ditugun ekintzetan parte hartzeko taldeak ere egin ditugu.
Maletak logeletan utzi eta prest gaude jolasten hasteko! Lehenik eta behin, gure taldeari izena jarri diogu, oso originalak….eta ondoren pistinara joan gara errefreskatzera.
Afaldu, energia berreskuratu eta gaubelan, herrira jeitsi gara eta monitore galduaren bila aritu gara. Berandu iritsi gara kanpinera, baina lehen gaua izanda, ea ondo lo egiten dugun!










UZTAILAK 8, ASTEAZKENA
Olinpiada eguna izan dugu gaurkoan! Goizean, kiroltasunez aritu gara lehian. Ea 2026ko Arbizuko Olinpiadetako txapelduna nor den! Beroari aurre egiteko, urarekin egindako jolasak ikaragarri eskertu ditugu.
Bazkaltzeko, piknika egin dugu igerilekuaren inguruan, gerizpetan erlaxatu eta ondoko lakuan freskatzeko.
Arratsaldean Arbizura joan gara. Herria ezagutzeko asmoz, ¨Hi Selfie” jolasean aritu gara kaleetan zehar. Taldeek primeran osatu dituzte argazkien erronkak!
Malgutasuna dugunez otordua kudeatzeko, pixka bat beranduago afaldu dugu eta gaubelan abestien jolasekin aritu gara.



























UZTAILAK 9, OSTEGUNA
Gaur naturaren altxor bat ezagutzea tokatu zaigu: Urederrako iturburua. Goizean autobusa hartu eta Bakedanotik abiatuta ibilaldi ikusgarria egin dugu, ur urdin eta garden horiek miresten. Ondoren, Bakedanoko frontoian bazkaldu dugu indarrak berreskuratzeko.
Arratsaldean, Zudaireko ibai-igerilekura joan gara. Toki ederra eta lasaia izan da arratsalde pasa egiteko eta uretan jolasteko.
Iluntzean Zudaireko frontoira mugitu gara eta bertan afaldu dugu.
















UZTAILAK 10, OSTIRALA
Gaurkoan autobusa hartu eta Lizarrara hurbildu gara abentura bila! “River walking”-a, 30 metroko rapel batekin hasi eta 3 metro inguruko saltoak egiteko aukera izan dugu! Esperientzia zirraragaria, ingurune natural zoragarri batean.
Horrez gain, 3 txandatan zatitu garenez ur ekintza burutzeko, lehenengo taldeak river waliking egin du eta beste bi taldeak Larrion-Lizarra etapa oinez egin dute eta ondoren ibaiean bainatzeko parada izan dugu freskatu eta erlaxatzeko. 3 taldeek egin dute river walking ordutegi ezberdinetan.
Kanpinera nekatuta baina pozik itzuli gara. Dutxatu eta afaldu ostean, gaubela oso berezia izan dugu. Lehenik, musika kaxa jolasa egin dugu eta ondoren kuxkuxero kaxa irakurtzen aritu gara.
















UZTAILAK 11 LARUNBATA
Gaurkoan Arbizu inguruan ibili gara. Berandutxuago esnatu, gosaldu eta herrira joan gara banderaren jolas erraldoi bat jokatzera. Talde bakoitzak bere ikurra marraztu behar izan du eta ondoren, bandera 15 zatitan zatitu eta gero, helburua zati horiek berreskuratzea izan da beste taldeekin lehiatuz.
Eguardian ekokanpinean izan dugu bazkaria. Ostean, igerilekura joan gara erlaxatzera eta Got Talent prestatzera. Domeka gauean antzeztuko dugunez, ahalik eta hobetoen diseinatu nahi dugu gure ikuskizuna!
Afal ondorengo gaubelan trivialean aritu gara eta pike ederra egon da, baita barre algarak ere. Toallaren jolasa ere egin dugu.







