VIANA 2026 2.TXANDA

Egun on, azken aldiz Vianatar familia!

Maletak egiteko denbora eduki dugu, eta erropa jasotzen eta tolesten uste genuena baino trebeagoak garela ikusi dugu. Baina… maleta ekarri genuena baino beteago eramaten dugu, lagun berriak, esperientzia, sentsazio eta emozioak… Zelako aste polita!

Taldeka bildu gara eta aurtengo udalekuetako kamiseten banaketa egin dugu. Kamisetak jantzi ditugu eta gero ikusiko dituzuen argazkiak atara ditugu.

Bazkaltzeko… arroza! Eta azken eguna denez, taldeka koreografia eta kantu bidez eskatu dugu.

Bigarren txandakoak ilusioz itxaron ditugu, ez baitakite Vianan igaro behar dituzten momentu paregabeak!

Maletak hartu eta autobuserantz, gure herrietaraino heldu arteko bidaia lo egin dugu gehienok…

Etxera, etxera lololololo!!!!!

Betiko lez, plazer bat Viana!

Hurrengo urtera arte!

Bihotzez, zuen monitoreak!!!!!!

20260705_125050

2026/07/10

Kaixo kaixo Vianatar familia!

Taldeka bildu gara eta BANDERA JOLASAren arauak azaldu ostean, lehenengo egunean egin genituen banderak hartu eta taldeko estrategiak pentsatzen hasi gara, eta… jolastera!

Bazkaldu ostean denbora eduki dugu igerilekura joateko motxila prestatzeko, han igaro baitugu azken arratsaldea, disfrutatuz eta azken aldiz txirristez gozatuz. Uretan eta txirristetan arratsaldea igarotzeaz gain, danok zirkulo bat egin dugu belarretan elkarrekin merixendatzeko eta txutxumutxuak partekatzeko.

Penaz agur esan diogu pistinari, baina Ikastolara bueltatu gara afaltzeko.

Nekeak irabazi gaitu eta gaubela hasieran oso nabaria izan da, lo egiteko eta deskantsatzeko gogotsu geunden. Baina, monitore koadrila majo honekin buelta eman diogu eta sekulako barreak egin ditugu azken gaubelako oroitzapen ederrak izateko; disko festa, desfilea…

Eta honekin… gabon azken aldiz esaten dizuegu.

Aguuuuuuur!!!!!

20260705_125050

2026/07/09

IIIIEEEEEUUUUP Vianatarrak!

Gaurko eguna pozik hasi dugu, bagenekielako ekintza berezia genuela aurretik. Egunari hasiera bikaina emateko, Urkoren urtebetetzea ospatu dugu, 10 urte bete baititu!

Gosaldu ostean, motxilak prestatu eta autobuserantz joan gara 45 minutuko bidaia egiteko Kanpezura iristeko. Bertan, errekan txitxirioak bezala egon gara uraren tenperatura hotzak aukera ematen zigun bitartean.  

Denok batera bazkaldu dugu eta ostean denbora gehiago egon gara errekan. Txoko berri bat aurkitu dugu bertatik salto egiteko… eta ze ondo! Merixenda jan eta autobuserantz joan gara, Vianara bueltatzeko.  

Eguna borobiltzeko, afaltzeko Pintxo-Festa berezia antolatu dugu: zopa bero-beroa jateaz gain, arrain-makilak pintxo formatu dibertigarrian dasta ditzakete!

Gaubelan Harresiko Izarren ikuskizun berezia egin dugu eta barre algara ederrak egin ditugu. Baina ez da Talent Show arrunt bat bakarrik izan, harrigarria baizik: norberak bere talentuak erakusteko aukera izan du, dela bakarka, dela talde txiki zein handian.

Bihar berri gehiago!
Ondo lo egin familia!

20260705_125050

2026/07/08

Kaixo familia!

Gaurkoa ere egun paregabea eta oso dibertigarria izan da! Goizean olinpiada zoroak egin ditugu kiroldegian: ur jolasak izan dira nagusi, eta monitore zein ume… denok amaitu dugu goitik behera buztita!

Behin lehiaketa bukatuta, igerilekura joan gara bainu freskagarri bat hartzera, eta bertan bazkaldu dugu giro ederrean. Arratsalde osoa ere uretan eta eguzkitan igaro dugu, eta indarrak berritzeko txorizo bokadilo goxoa meriendatu dugu.

Eguna borobiltzeko, ikastola kanpoaldetik ilunabar bikaina ikusten egon gara. Egun hauetako nekea nabaria denez, tartetxo bat hartu dugu deskantsatu eta deskonektatzeko. Bertan, musika lasaiarekin, elkarrekin sintonian jartzeko tartea izan dugu: orain arte bizitako une politak gogoratu ditugu eta aurretik geratzen zaizkigun abentura guztietan pentsatzen jarri gara.

Egun lasaia eta berezia izan da gaurkoa, bihar berriro ere indarberrituta abentura gehiagori heltzeko prest!

Agur agur familia!

20260705_125050

2026/07/07

Kaixo kaixo Vianatik!

Gaurkoa egun zirraragarria izan da. Goizeko bederatzietan gosaldu dugu indarrak hartzeko, eta 10:00etan autobusa hartu dugu Campo Activo-ra abiatzeko, naturan murgildutako abentura eguna hasteko.

Iristean, arnesak jarri ditugu eta tirolinetan, eskaladan eta zuhaitzen arteko zirkuituetan ibili gara. Oso ondo pasa dugu guztiok elkarrekin!

Bueltan, jolas librea izan dugu, eta ondoren dutxa freskagarri bat hartu dugu. Iluntzean, afari eder bat jan dugu, eta gaubelan ederki ibili gara: kantu festan eta lehenengo txutxumutxuei hasiera emanez.

Eguna bukatzeko, ikastolako behiari ondoloinak eman dizkiogu, eta gero… oheratu gara, biharko egunari gogotsu begira.

Eta nola ez, gaurko egunari amaiera borobila emateko… Zorionak, Alex! Urtebetetze egun oso berezia izan da ziur, eta talde osoaren partez besarkada handi bat bidaltzen dizugu. Bejondeizula!

20260705_125050

2026/07/06

Kaixo familia!

Gaur ere egun ederra pasa dugu. Goiza Viana ezagutzen ginkana jolasean murgilduta pasa dugu, herritarrei esker Vianako kaleak eta txoko desberdinak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu.

Arratsaldean, Viana ezagutzen jarraitzeko herriko igerilekura egin dugu txangoa. Bertan arratsalde berezia bizi dugu. Txirristak ireki dituztenetik ez gara uretatik irten. KAR KAR KAR KAR…

Eguzkia ezkutatu monitotere galduaren bila jolasera jolastu gara.

Gaubela amaitu, hortzak garbitu eta lotara joan gara, bihar CANPO ACTIVORA joango garelako.

Bihar arteeee!!!

20260705_125050

2026/07/05

Aupa gurasoak!

Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan maletak jaso ostean gogoz gainezka etorri gara autobusean Vianaruntz. Bidaian barre algarak egin ditugu eta monitoreak gehiago ezagutzeko aukera eduki dugu.

Erentzun Ikastolara, gure etxea izango den honetara, heldu garenean denok oso pozik jarri gara ikusita jolasteko daukagun eremu dena. Zoragarria da!!!!

Denok batera bazkaldu dugu, eta ostean monitoreak taldeka banatu gaituzte norberak bere taldearekin udaleku guztietarako balioko duen bandera egiteko! Gu bai artistak!

Beroari aurre egiteko, ur jolas batzuk egin ditugu eta bertatik irabazle urten direnak aukera izan dute kamisetak margotu beharreko kolorea erabakitzeko. Talde bakoitzeko kolore bat… hurrengo egunetako argazkietan ikusiko duzuen bezala.

Askariaren ondoren, taldeka bildu gara eta gaubelarako taldekako aurkezpenak prestatzeko denbora eduki dugu; koreografiak, antzerkiak, txisteak… 

Mmm berriz ere tripak zarataka hasi zaizkigu eta afaltzera! Hau bai hasiera! 

Gaubelari 22:15etan eman diogu hasiera… ikusiko dituzue bideo edo argazkietan zelako ondo pasatu dugun! Honen ostean hortzak garbitu eta lotara, nekatuta gaudenez errax geratu gara lo eta ez dogu gerra askorik eman… badakigulako lehenengo eguna besterik ez dela eta gerra emateko egun asko ditugula!

20260705_125050