“Baga higa biga” saioa Gaztelupen Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien eskutik
Aste honetan, Gaztelupeko DBH 3. mailako ikasleekin Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez egon dira “Baga Biga Higa” saioa ematen. Musikariak hizlari eta kantari ibili dira, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizitzen baitute, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatzen dituzte baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.
“Baga Biga Higa” euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua da. Multimedia formatuko hitzaldikontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaintzen zaio, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. Ikasleentzat primerako aukera da euskal musikaren eboluzioa ulertzeko eta kategariazko musikari hauen ahotsak zuzenean bizitzeko.