Santa Teresako ikasleak Lekeition izan dira

Pasa den astelehenean, hilak 2an, Santa Teresako lehenengo eta hirugarren mailako ikasleak Lekeition izan ziren egun pasa. 

Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, ederto pasa zuten egunean zehar. Isuntza arraun elkartearen instalakuntzak bisitatu zituzten eta eta traineretan ibiltzeko aukera izan zuten ere. Ondoren bazkaltzeko tarte bat hartu zuten eta hondartzan jolasten bukatu zuten eguna. Arraun taldekoekin gauza asko ikasi zituzten eta oso ondo pasatu zuten.

IMG_20250602_120011